Zubietako Euskararen Eguna prest larunbatean

Dantza luzearen berreskuratzea eta ‘Palaxio’ren erronka erakargarri nagusiak

Jueves, 5 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

ZUBIETA- Herriko gazteek programa polita osatu dute aurten ere Euskararen Egunerako. Egun handia larunbata izanen bada ere, ostiraletik hasiko dira ekitaldiak. Arratsaldez pintxo lehiaketa herriko estalpean eta trikipoteoa eta gauez mus txapelketa, Lamiak taldearen kontzertua eta karaokea.

Larunbat goizeko 10etatik aurrera artisauak beraien lanak erakusten eta gazta eta urdaiazpikoaren postua, pisua asmatzeko. 10:30ean herriko buelta trikitilari eta pandero-joleekin. 11etan Mikel Indakotxea Palaxio kirolariaren erronka: hamar kanaerdiko moztu aizkoraz eta Loitzateko atakara joatea. Eguerdian dantza luzea eta joaldunak. Gero, kantu bazkaria Azpeitiako trikitilariekin. Arratsaldez, haur eta gaztetxoendako mahai-joko erraldoiak, aurpegi-margoketa eta txokolate-jatea. Gazta eta urdai­azpikoaren sari banaketak, irrintzi lehiaketa eta musika Oharkabe taldearekin. - A. Arotzena

Últimas Noticias Multimedia