Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Zientzia eskolan, Erasmus+en bidez

duela bi ikasturte, zientzia irakaskuntza garatzeko programa europarrean parte hartzen hasi ginen

Testua eta argazkia San Frantzisko Ikastetxea - Viernes, 6 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Ikasleetako batzuk, zientzia irakasgaia lantzen.

Ikasleetako batzuk, zientzia irakasgaia lantzen.

Galería Noticia

Ikasleetako batzuk, zientzia irakasgaia lantzen.

etxeko berriak

Orain dela 2 ikasturte, eskolako irakasle batzuk formakuntza zientifiko prozesu bat hasi ziren, metodologia eta ikuspegi berriak zientziaren irakaskuntzan integratzeko asmoz. Horregatik, 2016-17 ikasturtean gure eskolak Europar mailan burutzen den Erasmus+SciLit izeneko proiektuan parte hartzeari ekin zion, proiektu honek ikastetxeak hasitako bidea sendotzen duelako eta zientziaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua transformatzen errazten duelako.

Nazioarteko proiektu honek, hezkuntzaren lehenengo faseetatik, zientziaren irakaskuntza heda-tzeko xedea dauka. “CSIC Eskolan” erakundeak koordinatzen du, Estonia, Lituania, Polonia, Italia eta Espainiako ikastetxe batzuekin koordinaturik lan eginez.

Zientziak badu berezkoa den izaera bat, beste arloetatik bereizten duena, irizpideen askatasunean eta sormenean oinarriturik baitago. Hau dela eta, zientziak kultura bat eraikitzen du, ikusteko modu bereziarekin, bere mundua, baloreak, prozedurak eta lengoaiarekin. Eta kultura guztiak bezala, adin goiztiarrean eskuratzen da. Egiaztatua baitago zientziaren irakaskuntza herrialdeen garapenerako ezinbesteko osagaia dela.

Duela zenbait urteetatik, “CSIC Eskolan” erakundeak Zientziaren irakaskuntzan erabiltzen den metodologiaren berrikuntzaren beharra aldarrikatzen du, era tradizionalak ez baitu zientziarekin bat egiten. Hori dela eta, Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa bere irakaslegoaren formakuntza zientifikoaren prozesuarekin hasi zen metodologia eta planteamendu berriak erabiliz. Testuinguru honetan, Erasmus + SciLit proiektuarekin nazioarteko kooperazio sare bat sendotzeko balio du. Horrela, “CSIC Eskolan” garatutako praktika berritzaileak “Estrategia Europa 2020″an zehaztutako lehentasunak betetzeko lagungarriak izango dira (haien artean goi mailako gaitasunen hezkuntza emaitzak hobetzea, etengabeko ikaskuntza bezala eta eskola-hezkuntza inklusiboan oinarrituta).

2016-17 ikasturtean, urrian, hasiera eman zitzaion proiektuari Emilio Lora-Tamayo, CSICeko lehendakaria eta zenbait zientzilari eta bazkide-zentruen ordezkariekin, haien artean, Frantzisko Deuna Ikastetxeko irakaslegoarekin. Ikasturtean zehar, parte hartzen duten aipatu diren herrialdeetako irakasleak, bi aldiz elkartu ziren beren formakuntzan sakontzeko, Madrilen eta, maiatzean, Polonian.

Ikasturte honetan eta hurrengoan, dinamika hauekin jarraituko denez, eskolako irakaslegoak parte hartuko du irakasleen formakuntza saio horietan eta irakasle taldeak, eskolan, zientzia eta arkeologia gaien programazioa zehaztuko du eta lan egiteko modua finkatuko du. Bitartean, sortzen diren proposamenak “Zientzia eskolan-Espazio de la Ciencia” izeneko web orrian kokatzen joango dira, bertatik geletan landu ahal izateko: https://zientziaeskolan.wikispaces.com/Aurkezpena-Presentaci%C3%B3n.

Geletan, gure ikasleek, zientziaren ezagutza eraikitzen joaten dira talde txikietan egiten diren esperimentu eta jarduera praktikoen bidez. Horrela oso gustura lan egiten dute, buruari asko eragiten diote eta zientziaren ezagutzan sakontzen poliki poliki joaten dira.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago, bere garapena eta emaitzak, “CSIC Eskolan” erakundearen web orrialdean aurkituko dituzue: https://www.csicenlaescuela.csic.es/noticias1.htm.

Más sobre Sociedad

ir a Sociedad »

Últimas Noticias Multimedia