Dagoeneko eman daiteke izena Elkanoren inguruko tailerretan

A.R. - 2017(e)ko urriaren 6a, ostirala - 12:19etan eguneratua

Getaria - Mundubira 500: Elkano proiektuak aurrera darrai eta aurreko astean herritarrekin bildu ondoren, dagoeneko eman daiteke izena urteurrenerako ideia-ekarpenak egiteko antolatu diren tailerretan. Izen-ematea, hain zuzen, turismo bulegoan izango da. Bestalde, etxez etxe banatuko diren diptikoetan zehaztu da herritarren parte-hartzerako prozesu osoaren egutegia.