Tanttaka konpainiak Soka antzezlana taularatuko du bihar

J.L. - 2017(e)ko urriaren 6a, ostirala - 12:21etan eguneratua

Azkoitia - Herritarrek Tanttaka konpainiaren Soka antzezlanarekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar (22.00etan) Azkoitiko Baztartxo aretoan. Victoria Eugenia Antzokiaren eskutik ekoiztutako lan honetan "eskola jazarpenari buruzko hausnarketa" egiten du konpainiak. Iñaki Rikarte da protagonista eta Fernando Bernuések zuzendu du lana.