Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Eliza eta euskara (I)

euskararen galera kristautasunaren zabalkunde garaiarekin lotzen bada ere, datuek ez dute hori erakusten

Euskal Pastoraltza - Domingo, 8 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Kristauen jazarpena erromatar inperioan.

Kristauen jazarpena erromatar inperioan. (EUSKAL PASTORALTZA)

Galería Noticia

  • Kristauen jazarpena erromatar inperioan.

etxeko berriak

Aunitzetan irakurtzen edo entzuten dugu Erromatar inperioaren eskutik hedatu zen kristautasunaren erruagatik hasi zela euskararen galera, edo bertze gisara erranda, kristauek latina inposatu zutela garai hartako gizartean.

Hasteko, jakina da euskara ez zela galdu;erromatar garaian euskaldunak euskaraz solastuko zutela ezin baita ukatu, hizkuntzalariek ez dute zalantzarik.

Gainera, atzentzen da IV mendera artio ez zuela izan kristau erlijioak inolako ofizialtasunik, bai aldiz, hirurehun bat urtez kristau on haiek pertsegiturik, zapaldurik, erahilak, torturatuak izan ziren Erromako inperio zabal guzian, hemen ere, naski. Horrela, ez daiteke erran gure erlijioak, kristauek, baskoien hizkuntza zapuztu zutela, altxapean, ezkutuan ibiltzera beharturik baitzegozten eta halaber, zuzena da pentsatzea modu arriskutsu horretan ariko zirela misiogintzan, ezkutuan, eta, halaber, Jesusen Hi-tza ez zuten latinez ematen ahal, jendeak ez zekielako latinez eleka-tzen edo ikasia baldin bazuten izanen zen, inperioak aginduta, baina inolaz ere klandestinitatean zebilen kristau jendeak inposaturik, horrek ez du ez buru eta ez hankarik. Gainera, jakina da, hurrengo mendeetan ere euskara galtzeko zorian ez zela egon.

Bertze aldetik, nola ez zuten bat eginen orduko euskaldun haiek Jesusen Mezuarekin? Nola ez ziren ba paratuko maitasunaren alde, berdintasunaren alde, emaztekien eta gizonezkoen duintasunaren alde, askatasunaren alde, behartsuen alde? Zeren, erromatarrek ezarritako gizarteak esklabutza, morron-tza, emaztekien zapalkuntza, gizaki arrunten duintasun eza inposa-tzen bait zien.

Orai dela bi mila urte euskaldunek ederki ikusi zuten non dagoen egiazko maitasuna, benetako askatasuna eta euskarak bizirik jarraiki zuen, egundaino.

Egun, euskaldun jendea prestatuago dago, ikasia, eta ez da egiaz aske izanen gure historiaren erroak ez baditu diren bezala ezagutzen.

DATUAK Baina, beldur gara ez ote den itsu geratzen ari eta gaurko esklabutza, erromakoa baina zuriagoa denez ez ote duen ikusten. Egungo Jesusen eta Elizaren aurkako jarrerak beste iturri batetik datoz. Horregatik garrantzizkoa da guretzat jasotako datu horiek denei eskuratzea:

II. Mendean, Lyongo Ireneo Deunak ( 140-202) hauxe utzi zigun ida-tzia: “Eliza, zabaldurik dago mundu guzian zehar, lurraren azken muturreraino”.

Egia da, hizkuntza ezberdinak badirela, lurraldearen arabera, baina, Tradizioaren indarra bakarra eta bera da. Germaniako elizek, Iberiakoek, Zeltiarrenek, Egiptokoek, Libiakoek, edo munduko erdialdekoek ere, guziek doktrina bera ematen dute. Doktrina ematerakoan herri bakoitzeko hizkuntzaz balia-tzen zela argi gelditzen da. Doktrina beren hizkuntzetan idatzia zuten II mendean.

Zerasia katekista Eutropius, Pirinio aldeko apez bat izan zen, laugarren mendeko erdi aldean jaioa.

395/415 urteen bitartean, latinez, lan literario haundia egin zuen parenesia eta aszesiaren ildotik.

Bere idazlan batean Cerasia dei-tzen zen emaztekiaren jarduera karitatetsua eta katekizatzailea kontatu zuen. Bertan irakurtzen ahal dugu nola emakume hark lagun-tzen zien behartsu guziei, eriei, janaria ematen, sendatzen;baita nola irakasten zien Elizaren, Jesukristoren Maitasunezko Mezua, itxaropenezko mezu Salbatzailea, hori guzia, gogotik, maitasunez egiten zuela eta gainera amultsuki solasten ziela bakoitzari bere hizkuntzan.

Begira idazkiaren zatitxo batean erraten duena: “Zuk, halaber, barau egiten zenuen bitartean, janaria ematen zenien, gauez, ahitzen ari zirenei;zeure eskuez goxatzen zenituen lurrean berean etzaten zirenen ohantzetako etzantzak, eta lokar-tzera laguntzen zenien, zure otoi-tzetan zaindari, lo ezinez sufritzen zutenei;eta horrela, zerorrek iristarazten zenituen guziengana anderearen baliabideak, amaren maitasuna, neskamearen diligentzia, medikuaren ardura eta Elizaren bisita osagarria. Hala egiten zenuen gehienetan guziekin;zuen pagano horiek, barbaroak baitira ez bakarrik beren pentsaeraz baita beren hizkuntzaz ere, beren idoloen ikustea kentzen bazaie hil uste duten horiek, goretsi egiten zenituen honako arreta bereziekin: hizkera amoltsuaz eta bakoitzari bere hizkuntzan solasten zeniolarik, gure Jainkoaren berri ematen zenien aditzera eta hebraierazko egia erakusten zenien beren hizkuntza barbaroan, Apostoluarekin batera erran ahal izateko: Eskerrak zuen guzion hizkuntzan mintzatzen naizela;frogatzen zenien idoloa ez dela inongo jainkorik, Jaungoikoa egiazkoa ez dela bizi basoetako aldarean, baizik santuen gogoan, eta Salbatzaileaz fidatu behar zutela salbatu nahi baldin bazuten”.

Herramientas de Contenido