Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Elkarrizketa irekia

egilea Mikel Garciandia - Domingo, 8 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

Euskarazko horri honen asmoa, gizarte osoaren baitan elkarrizketa irekitzea da, kristau fedearen eta egungo kulturaren artean. Ezezagunak zaizkigun pertsona edo ideien aurrean erraza da aurreiritziak eraikitzea, eta horiek gainditzea da gure asmoa. Saiatuko gara gaiak arrazoitzen, argudio soilak erabiltzen. Zeren uste osoa dugu beti dela aberasgarria bestearen iritziaz jabetzea, besteek guk ikusten ez dugunaren jabe direlako.

Izan ere, Kristautasunaren muina ez da ideologia bat, edo etika bat, edo mistika bat. Kristautasunaren erdigunea pertsona bat da, Nazareteko Jesus, eta bere ikuspegi eta saiakera osasungarria da fededunontzat eta gure ustez fede horren partaide ez direnentzat ona daiteke. Historian zehar, Jesusen jarraitzaileok gure Jaunaren agindu bat dugu gogoan, bere Berri Ona denei aldarrikatzea. Eta Berri On hau giza egoera mingarri eta ezkor guztiak eraldatzeko indarra du. Honi Jainkoaren Erreinua deitzen diogu. Beraz, Elizaren helburua ez da Eliza bera, mundua baizik.

Aita Santu Frantziskok ateratzeko, irtetzeko deia bultzatzen ari da. Eliza autoreferen-tzial bat izatetik, bideetara atera den mugimendu bat bilakatzeko. Nafarroako elizako euskaldunok aspaldian gabiltza hautsitako zubiak berreraiki nahian, ez aurreko egoera berreskuratzeko, gure gizarteari eman dezakegun ekarpena azaltzeko baizik. Horretarako atal honetan nahi genuke irakurleek egin ditzaketen galde moduak erantzun eta garatu, denok elizkoi nola kanpokoek gure pentsaera osatu eta gara-tzeko.

Animatzen zaituztegu, gure hilabeteko horrialde honi zuen gaiak azaltzen, denon artean tribuna bizi bat eraiki dezagun. Asko dago irabazteko gure ustez, gaizki ulertze guztiek elkarbizitza oztopatzen dutelako. Nortasun tinko oro, ona izateko, irekia behar du izan nahi eta naiez, nortasun itxiak gaixotasunak besterik ez dituztelako ekartzen.

Gure asmoa ez da konbenzitzea, elkarrekin pentsatzen jartzea baizik, egia inork ez duelako erabat bere baitan, denon artean osa-tzen den zerbait denez. Gure fedezko ikuspegiak erantzunak eta galderak ditu, eta “kanpokoarenak” ere. Aberasgarri izango delakoan animatzen zaituztegu helbide honetara zuen gaiak bidaltzen: euskalpastoraltza@gmail.com.

Aldez aurretik esker mila aunitz.

Egilea Euskal Pastoraltzako zuzendaria da

Herramientas de Contenido