Udazkena ekintzaz beteta iritsiko da Lazkaora

Musikalak, bakarrizketak, antzerkia eta umorea egongo dira hilabete hauetan

M. Aranburu - 2017(e)ko urriaren 8a, igandea - 06:11etan eguneratua

Lazkaoko udazken agendaren aurkezpenean, herriko eragile eta parte hartzaileak.

Lazkaoko udazken agendaren aurkezpenean, herriko eragile eta parte hartzaileak. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Lazkaoko udazken agendaren aurkezpenean, herriko eragile eta parte hartzaileak.

lazkao- Lazkaoko Udalak banatu berri du herriko etxebizitza guztietara udazkeneko agenda. Kultur, kirol eta gizarte arloko ekintzak biltzen dira bertan, udalak herriko hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean antolatu dituenak.

Aste honetan egin dute aurkezpena eta bertan Amagoia Naldaiz zinegotziak azaldu zuenez, kultur arloan, zinema garaia izango da lehen berrikuntza. Gaur bertan hasiko dira emanaldiak Arerian, ohi bezala haurrentzako eta helduentzako saioekin. Larunbat eta igande arratsaldetan haurrei zuzendutako film bat ikusi ahalko da, eta larunbat, igande eta astelehenetan helduentzako bat. Ikusleen Eguna astelehenetan izaten jarraituko du, eta zine denboraldia ekainera arte luzatuko da aurten ere.

Musikarik ere ez da faltako hilabete hauetan. Santa Xexili eguna tokatzen da tartean eta, urtero bezala, herriko musikariek eta abesba-tzek gogotik ospatuko dute haien zaindariaren eguna. Kontzertuei dagokionean, Briganthia taldea eta Pantxoa Carrere izango dira nabarmenetako emanaldiak. Briganthia taldea azaroaren 24an arituko da Lazkaon, eta Carrere abenduaren 1ean, Euskaraen Nazioarteko Egunaren bueltan. Bi emanaldiak Arerian izango dira.

antzerkia eta umoreaHelduei zuzendutako antzerkia, ipuin kontaketak eta bakarrizketak ere egongo dira udazkenean. Txalo taldearen Etxeko saltsak ikusi ahalko da azaroaren 10ean. Antzerkia, ordea, ez da umorerako tarte bakarra izango;izan ere, Jose Campoy eta Juan Aroca umoristek saio bana egingo dute, eta haiekin arituko da Alex Rabanal Lazkaoko bakarrizketalaria ere.

Umeei zuzenduta, berriz, Pinotxo, hariekin lotu gabe euskarazko musikala Lazkaora iritsiko da azaroaren 18an. Urte askotan Lazkao Txiki musika eskolako zuzendaria izan den Aitor Biainek zuzendutako obra da ikusgai izango dena eta Oñatiko Ganbara Txiki haurren abesba-tzarekin taularatu du. Aitor Biain zuzendaria: “ipuin antzeztua eta musikatua da, hortik musikalaren izaera. Lehen aldiz euskaraz emana eta abestien euskarazko hitzak propio taldekide batek sortuak dira”.

Bestalde, Gaztelekua ere martxan egongo da berriz hilabete honetan bertan. Urriaren 21ean, larunbata, irekiko ditu berriz ateak, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Urriaren 28 eta 29ko asteburuan ate irekien jardunaldiak egingo dituzte, gaztelekura joaten diren edo joan nahi duten haurren gurasoek gaztelekua ezagutu dezaten.

Horiez gain, Sendian programa aurten ere eskainiko du Lazkaoko Udalak, Pausoka egitasmoa ere abian da eta azaroaren 25ean kanpaina berezia jarriko dute martxan genero indarkeriaren kontrako egunerako.