Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ibilketa nordikoa eta hiri-gimnasioetan ariketa fisikoa bateratzen dituen jarduera, berriz ere Iruñean

90 minutuko 18 saio izango dira, urriko eta azaroko astelehen, asteazken eta ostegun goizetan

noticiasdenavarra.com - Lunes, 9 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 12:26h

Iruñeko Udalak hirian barnako ibilketa nordikoak eskainiko ditu berriz ere udazkenean, atari zabaleko gimnasia-zirkuituen erabilerarekin bateratuta. Kirol mota horretan hasteko saioak dira, atari zabaleko ariketa fisikoa sustatzeko, eta 2008az geroztik urtero programatu dira. Urriaren 16tik azaroaren 23ra, ariketa fisikoko 90 minutuko 18 saio eskainiko zaizkie herritarrei. 30 leku daude, gehienez ere, talde bakoitzeko.

Programa 6 astetan zehar gauzatuko da, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 12:00etan hasita, honako udal-kiroldegi hauetatik abiatuta, hurrenez hurren: José Mª Iribarren, Azpilagaña eta Arrotxapea. Abiapuntu gisa instalazio horiek aukeratu izanak badu bere zergatia: eguraldi txarra izanez gero, saioa kiroldegi barruan egin ahal izango da. Guztira, 540 leku eskaini dira. Hasierako beroketaren ondoren, 5 eta 7 kilometro arteko ibilaldia egingo da, ahalegin neurritsua eskatzen duena, eta gero, luzatzeak egingo dira. Antolakuntzak bastoiak utziko dizkie bastoirik ez duten parte-hartzaileei.Mugikortasuna hirian. Ibilketa nordikorako hastapen-saioak programa Urdi SL Prestakuntza Eskolako profesionalen eskutik gauzatuko da aurten.

Edozein taldetan eman ahal izango da izena gaurtik aurrera 010 herritarrendako arreta telefonoan (948 420 100, Iruñeaz kanpotik edo mugikorretik deitzen bada). Parte-hartzaile bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu saio bakoitzeko. Izena ematerako orduan egin daiteke ordainketa banku-txartelarekin, edo telefonoz deitzean jakinaraziko den kontuan dirua sartuz. Ibilaldia hasi baino lehen arduradunari eman beharko zaio ordainketaren ziurtagiria. Iaz, Iruñeko Udalak eskaini zituen ibilketa nordikoan hasteko saioetan 445 lagunek parte hartu zuten guztira. Parte-hartzaileen % 85ek 50 urte baino gehiago zituen.

Jarduera goizez egiteak eragina dauka horretan. Gaur egun, Iruñeko herritarren % 25 baino gehiagok 60 urtetik gora ditu, eta kolektibo horrentzat gomendagarria da zahartze aktiboa era autonomo eta osasungarrian bultzatzen duten jarduerak gauzatzea. Programa honek bat egiten du OMEk bultzatutako Adinekoekin atseginak diren hirien sarearen printzipioekin.

Herramientas de Contenido