Pelikula: ‘Debekatuta dago oroitzea’

Martes, 10 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako 4.000 errepublikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean;haietatik 108 hil ziren gartzela kudeatzen zuten mojek eragindako tratu txarren ondorioz. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, sexu erasoak eta seme-alaben lapurketa besteak beste: galtzaileak menperatzeko lazturaren adibidea.

Gaur, 18.00etan Okendo kultur etxean.