1960-1970 urteetako giro sozial, politiko eta kulturalaz arituko dira

2017(e)ko urriaren 10a, asteartea - 10:55etan eguneratua

TOLOSA – Lizardi Kultur Elkartearen 50. urteurrena dela eta, mahai-ingurua izango da gaur. 1960-1970 urteetako giro sozial, politiko eta kulturalaz arituko dira Pontxo Iriarte, Xabier Elosegi, Jose Antonio Lizarrizar eta Antton Imaz, Martxelo Otamendi moderatzaile dutela. Kultur etxean izango da mahai-inguruan, 19.00etan. – M.S.S.