Asier López | HArmonia eta Ekoizpen Musikaleko Errenteria musikaleko irakaslea

“Ez da beharrezkoa solfeo jakitea Ekoizpen Musikalean izena emateko, musika asko egin daiteke solfeo gabe”

Zenbait berrikuntzekin hasi du kurtsoa Errenteria Musikal musika eta dantza eskolak. Webgunea berritu du eta Produkzio Musikaleko ikastaroa sortu du

Aitziber Muga - Martes, 10 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Asier López, Harmonia eta Ekoizpen Musikaleko Errenteria musikaleko irakaslea.

Asier López, Harmonia eta Ekoizpen Musikaleko Errenteria musikaleko irakaslea.

Galería Noticia

Asier López, Harmonia eta Ekoizpen Musikaleko Errenteria musikaleko irakaslea.

Errenteria- Donostiako kontserbatorioan egonik, Asier Lopezek musika elektronikoa atsegin zuen eta orduan hasi zen mundu honetan bere ezagupenak sakontzen. Ekoizpen Musikaleko ikastaroan ikasleek konposizio txikiak ordenagailuz egiten ikas dezakete. Rap abesti bat sortu, banda sonoro bat konposatu, maketa bat grabatu... hamaika gauza egin daitezke klasean erabiltzen den push izeneko gailuarekin.

Nola suertatu zen ikastaro berri hau sortzea?

-Zuzendaritzari eta niri elkarrekin bururatu zitzaigun. Ikusi genuen esparru bat zegoela eskolan ez zegoena landuta eta gure inguruan eskaria egon zitekeela. Pentsatu genuen eskola publiko batek behar hori ase-tzea ideia ona zela. Hasieran lau hilabeteko ikastaro bezala planteatu dugu eta etorkizunera begira ikusiko dugu. Nik berez Harmonia eta Analisia ematen ditut, kontserbatorioko kurrikulumeko ikasgaiak dira.

Zenbat talde sortu dituzue? Arrakasta izan al du deialdiak?

-Aurten bi ikastaro planteatu ditugu. Lehenengo lauhilabeterako plazak bete dira, baina hurrengo deialdirako, urtarrilean zabalduko duguna, batzuk apuntatuta daude, baina oraindik plazak daude.

Nolako erantzuna izan dute lehenengo eskolek?

-Lehenengo ikastaroa duela bi aste hasi genuen eta jendea oso gustura dago, batzuk entusiasmatuta daude.

Datorren urtera begira ikastaro eta talde gehiago antolatuko dituzue?

-Gustatuko litzaidake, baina hori eskariaren arabera erabakiko dugu.

Zer motako ikasleak daude? Zer da bilatzen dutena?

-Denetarik dago, batzuk rap edo musika elektronikoa egiteko etorri dira, beste batzuk ordea, maketa bat grabatu nahi dute eta hori nola ekoiztu jakin. Beste batek interes orokorragoa dauka, Harmoniako ikaslea da eta ikusi nahi du programa horretan klasean ikasten duena.

Nola dago antolatuta ikastaroa? Ikasgai finko batzuk daude edo ikasle bakoitzari egokitzen zaio ikastaroa?

-Ikasle bakoitzari galdetzen diot bere helburua zein den eta bere helburuari erantzuten saiatzen naiz.

Nerabeek, 13 eta 17 urte bitartekoek, lehentasuna dute ikastaro honetan izena emateko garaian. Beraiek entzuten duten musikan gailu elektroniko horiek erabiltzen dira?

-Adinaz aparte, musika hori kalean dago, gazteek entzuten dutena da eta nik uste dut beharrezkoa dela eskola publiko batean musika estilo hauek eskaintzea, eta balibide batzuk jar-tzea erabat logikoa da. Diru pixka bat ordainduta, nahi duenak klasean dauden aparatoa (push) eta ordenagailua erabil ditzake. Hemen grabatutakoa gero etxera eramango dute. Hau ere musika da eta zerbait ekoizteko ikasi egin behar da. Serioa da.

Zein tresna erabiltzen dituzue musika sortzeko?

-Ableton Live programa erabiltzen dugu eta hori kontrolatzeko push (makina) erabiltzen dugu. Hor pista diferentetan musika sartzen da pusharekin kontrolatzen dira.

Solfeoa jakin behar da Ekoizpen Musikaleko ikastaroan parte hartzeko?

-Ez da beharrezkoa. Solfeoa tresna bat da eta oso erabilgarria izan daiteke musika irakurtzeko edo intuitiboki entzuten duzun hori zertan datzan jakiteko, baina musika asko egin daiteke solfeo jakin gabe. Solfeoa eskatuko bagenu muga bat jarriko genezake eta batzuetan interesgarria da, kontestu honetan, arian-arian musika sortzea. Gainera nik ikasleei esaten diet eskala bat edo akorde bat zer den jakin nahi badute, nik erakutsiko diedala.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena. Niri asko gustatzen zait Kizki-tzako ermita. Mandubian, Goierrin, dago eta oso polita da.

Paisaia idiliko bat. Paisaia berdina aukeratuko nuke. Donostiatik askotan joaten naiz. Beasaingoa naiz, berez.

Mendi bat. Ez naiz oso mendizalea, baina Goierrikoa izanda Txindoki gustatzen zait.

Hondartza bat. Ondarreta, orain Antiguon bizi naiz.

Festa bat. Ez naiz oso fiesteroa, baina Zuberoako Pastoralak eta Maskaradak atsegin ditut.