Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Perurena eta Chiappucci omendu dituzte Ordizian

Igandean 400 txirrindulari baino gehiago izan ziren Marino Lejarreta proban

M. Aranburu - 2017(e)ko urriaren 10a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Marino Lejarreta Txomin Perurena eta Claudio Chiapuccirekin batera, omenaldian zehar.

Marino Lejarreta Txomin Perurena eta Claudio Chiapuccirekin batera, omenaldian zehar. (G.H.)

Galería Noticia

  • Marino Lejarreta Txomin Perurena eta Claudio Chiapuccirekin batera, omenaldian zehar.

ordizia- Ordiziako alkate den Jose Miguel Santamariak esan bezala, igandean Ordizia “txirrindularitzaren gune eta erreferente” bihurtu zen, Marino Lejarreta Klasikan. Aurtengoa probaren hirugarren edizioa izan da, eta dudarik gabe ekitaldi hau indarra hartzen joan da urtetik urtera. Chapel Gorri elkarteak Ordiziako Udalarekin antolatzen du proba hau eta aurten Txomin Perurena eta Claudio Chiappucci izan dira txirrindulari ohi omenduak.

Goizean hasi zen erlojuaren kontrako proba, eta aurten 80 taldek hartu zuten parte. Ibilbidea, berriz, beste urteetako berdina izan da. Hala, Ordiziako Zuhaizti zentro ingurutik atera eta 31,7 kilometro egin zituzten txirrindulariek Alegia, Amezketa, Abaltzisketa eta Zaldibiatik pasatuz, eta berriz ere Ordiziara itzuliz, lasterketari amaiera emateko.

Talde bakoitza bost lasterkarik osatu zuten, eta lau kategoriatan banatu ziren. Aurten inoiz baino partaide gehiago izan dira;hain zuzen, lehenengo edizioan 145 txirrindulariek hartu zuten parte, 335 izan ziren iaz eta aurten 400 baino gehiagok parte hartu dute.

Irteera puntutik ateratzen lehenengoak profesional ohiak izan ziren, eta bertan Abraham Olano taldea izan zen irabazlea. Emakumezkoetan, berriz, Oikili Team-ekoak izan ziren azkarrenak ibilbidea osatzen. Zikloturisten kategorian ere atera ziren partaideak eta kasu horretan Etxe Ondo taldeak irabazi zuen. Horrez gain, enpresen kategoriari dagokionez, Bio Racer-Born taldeko txirrindulariak izan ziren lehenak helmugaratzen. Lasterketaren ondoren etorri zen omenaldien momentua, eta aurtengoan Txomin Perurena eta Claudio Chiappuccik jaso zuten, urte guzti hauetan txirrindulari moduan eskuratu duten guztiagatik. Omenduak taula gainera igo eta gustura agertu ziren horrelako ekitaldi batean haien lana erakustarazteagatik.

Sariak eman ondoren bazkari batean elkartu ziren guztiak pilotalekuan eta 600 lagunetik gora izan ziren bertan;era horretan, lagun artean giro ederraz disfruta-tzeko aukera izan zuten.

Herramientas de Contenido