Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Barkos Lehendakariak eta Solana kontseilariak harrera egin diete 2017ko Nafarroa Oinez jaiaren antolatzaileei

Heldu den igandeko festarako azken prestakizunen berri eman diete Lesakako Tantirumairu Ikastolakoek

Miércoles, 11 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 13:55h

La Presidenta Barkos y la consejera Solana, con los organizadores.

La Presidenta Barkos y la consejera Solana, con los organizadores. (NAVARRA.ES)

Galería Noticia

  • La Presidenta Barkos y la consejera Solana, con los organizadores.

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek eta Gobernuaren eledun María Solanak harrera egin diete datorren igandean Lesakako Tantirumairu ikastolan ospatuko den 2017ko Nafarroa Oinez jaiaren antolaketa-taldeko ordezkariei.

Horrela, Lehendakariak eta kontseilariak Nafarroako ikastolen 37. jaia antolatzearekin erlazionatutako alderdien berri izan dute, eta jaira joateko gonbidapen ofiziala jaso. Lehendakariak eta kontseilariak hauei egin diete harrera: Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakaria, Mikel Asiain;Federazioko zuzendaria, Josu Reparaz;Tantirumairu ikastolako lehendakaria, Amaia Lasheras;eta ikastolako zuzendaria, Aitor Iratzoki. Lesakako Tantirumairu ikastolak bigarren aldiz antolatuko du Nafarroa Oinez, 29 urteren ondoren. 1974an sortu zen ikastola eta, gaur egun, 113 ikasle ditu.

Argakian: Ezkerretik hasita, Josu Reparaz eta Mikel Asiain, Nafarroako Ikastolen Elkarteko (NIE) zuzendaria eta lehendakaria;Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria;Maria Solana, Hezkuntzako kontseilaria;eta Aitor Iratzoki eta Amaia Lasheras Tantirumairu Ikastolako zuzendaria eta lehendakaria.

Herramientas de Contenido