Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Arditurrik bisita bereziak prestatu ditu zubirako

Bihar trena eta meategia prezio murriztuan eta ostiralean ibilaldi bat egongo dira

Aitziber Muga - 2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Bisitariak Arditurrin, tren berdetik jaisten.

Bisitariak Arditurrin, tren berdetik jaisten. (n.g.)

Galería Noticia

  • Bisitariak Arditurrin, tren berdetik jaisten.

Oiartzun- Oiartzungo bidegorri amaieran kokatzen diren Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi dio Arditurriko parketxeak zubi honetan gerturatzeko. Izan ere, udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat dauka eskura eta eskaintza berezi batzuk egongo dira.

Lehendabiziko aukera bihar izango da. Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko da Arditurriko meategietaraino, “Aiako Harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena” ziurtatu dute.

Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da. Bi bisitetan, teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distira.

Trena 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan aterako da Pagoaldetik etabuelta Arditurritik 11.30ean, 12.30ean eta 13.30ean egin ahalko da.

Sakoneko bisitak 10.30ean, 11.30ean eta 12.30ean hasiko dira eta 45 minutu iraungo dute. Oinarrizko bisitek aldiz, 10.45ean, 11.45ean eta 12.45ean izango dute hasiera eta 30 minututan amaituko dira.

Prezioak ondorengoak izango dira: trena eta oinarrizko bisita helduen-tzat bost euro eta bost urtetik beherakoentzat hiru euro. Sakoneko bisita, aldiz, bost urtetik gorakoentzat soilik da eta zazpi euro ordaindu beharko dira, trena barne.

Ostiralean, gainera, meatze ingurua ezagutzeko aukera bikaina izango da. “10.00etan ibilaldi bat egingo dugu meatzaritza eremua bertatik bertara ezagutzeko;burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak… Hau dena meategiko sarrerarekin doan”, animatu dute.

Bi egun hauetarako erreserba egitea nahitaezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko 943 495 049 edo 688 895 068 telefonoetara deitu edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatzi behar da. Bestalde, www.parketxesarea.org webgunea ere kotsulta daiteke.

Herramientas de Contenido