Baserritarren lana kalera aterako dute bihar Idiazabalen

Herriko ekoizleen postuak izango dira eta garai bateko eta egungo makinaria ezagutu ahalko da

M. Aranburu - 2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Idiazabalgo baserritarrak, Ioritz Imaz alkate eta Jabier Jauregi lehen sektoreko dinamizatzailearekin batera.

Idiazabalgo baserritarrak, Ioritz Imaz alkate eta Jabier Jauregi lehen sektoreko dinamizatzailearekin batera.

Galería Noticia

Idiazabalgo baserritarrak, Ioritz Imaz alkate eta Jabier Jauregi lehen sektoreko dinamizatzailearekin batera.

idiazabal- Beste behin ere, baserritarren lana eta ofizioa ezagutzera aterako dira Idiazabalen bihar, Baserritarren egunean. “Dagoeneko sei urte dira lehen sektorea azalera-tzen, argitaratzen hasi ginela. Oso garrantzitsua da guretzat herrian zein aktibitate dagoen ezagutzera ematea, eta hori balioan jartzea”, azaldu du Ioritz Imaz, Idiazabalgo alkateak.

Hala, ostegun goizean hasiko dute festa. Ohiko legez, goizeko 9.00etan zabalduko dira postuak eta erakusketak. Egunaz gozatzera ingura-tzen diren guztiek herriko baserrietako ganadu erakusketa ikusteko aukera izango dute frontoi zaharrean;bertan, herriko larreetan bazkaltzen duten ardiak, behiak, behorrak eta ahuntzak ikusi ahal izango dituzte. “Kontuan izan behar da paisaia berdea herriko baserritarren ondorioz dela, ez da kasualitatea. Gainera, sortzen dituzten produktuak zeintzuk diren ikusteko aukera ere egongo da”, nabarmendu du Imazek. Horrela, herriko ekoizleen produktuak;hala nola fruituak, barazkiak eta gazta, erosteko aukera ere izango dute gerturatzen direnek. Esaterako, Arimasagasti, Garakolea, Kalbario, Lardizabal Haundi, Olazagibel eta Ondramuño baserriak izango dira postuak jarriko dituzten herritarrak.

Arkume eta ardi ilearen eraldaketa erakustaldiak eta baserriko lehengo eta oraingo lanabesak ezagutzeko aukera ere egongo da, futbitoan jarriko den erakusketan. Garai batean lurra lantzeko erabiltzen ziren eta egun erabiltzen diren tresneria eta makinaria ikusi ahalko da horrela.

Festarekin jarraitzeko, eguerdian, txahal pintxoak dastatu ahalko dira eta 12.30ean, berriz, artalde bat pasako da herrigunetik, menditik etxerako bidea interpretatuz. Berrikun-tzak ere izango dira aurtengo edizioan eta herriko kirolen ikuskizuna 13.00etan hasiko da, Txomenane parkean. Bertan aizkolari eta harrijasotzaileak parte hartuko dute. Udaletxe zaharreko arkupeak bazkaltzeko gune bihurtuko dira eta 14.30ean bertan elkartuko dira jatera.

Biharko egunez Gaztaren Interpretazio Zentroak ordutegi berezia izango du. Hala, goizez (11.00-14.00) eta arratsaldez (16.00-19.00) irekita egongo da gaztaren inguruko nondik norakoak ezagutzera emateko helburuarekin.

baserritarrei babesaBaserritarren eguna lehen sektorearen zati hori ezagutzera emateko bidea da. Ezagutzera emateaz gain, baina, baserritar horiei babesa erakusteko tartea ere bihurtu da. Jabier Jauregi, lehen sektoreko dinamizatzaileak azaldu du gizarteak baserritarren lana baloratzen dutela baina hala ere, “gehiago baloratzea” nahiko luketela. Idiazabalen kasuan, adibidez, baserritarrek “mendi eta baserri inguruko 650 hektarea gestiona-tzen” dituztela baieztatu du. Egindako lana handia izan arren, uste du haien lana ez dagoela guztiz baloratua: “larreak garbi badaude haiei esker da, eta, tamalez, gehienei hilabete amaierara iristea kostatzen zaie”. Alberto Aldasoro herriko baserritarren hitzetan, biharko festak “aldarrikapen” puntu bat ere izaten du: “gure betiko lan izan den ofizioa gal ez dadin lana egiten dugu. Gizarteari gure produktuak eskaintzeaz gain, aldarrikapen puntu bat ere egiten dugu, horren baitan dugu eta gure geroa”.