DJ Porru eta triki-bertso-afaria Ezkurran

Miércoles, 11 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

ezkurra- Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Biraren bosgarren edizioa antolatu dute, programazio erakargarria eskaini nahizik Malerrekako eta inguruko bizilagunei. Larunbatean, bi ekitaldi izanen dituzte Ezkurran. 17.00etan DJ Porru, bereziki haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarria izanen da. Familia giroan ongi pasatzea da Dj Porruren helburua, abesti eta dantzekin. Arratseko 8etan berriz, triki-bertso-afaria eginen dute Barranka Ostatuan, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin. - A.A.A.