Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

‘Hur Xenda’ ikuskizuna eskainiko da Idiazabalen

Larunbatean eskainiko da ikuskizuna eta Hego Euskal Herrian emango den bakarrenetako bat da

2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

idiazabal- Larunbat honetan, hilak 14, Muskildin sortu eta aurrera eramandako Hur Xenda ikuskizuna eskainiko da 21.00-etan, Idiazabalgo Kiroldegian. Ekitaldi hau, gainera, lehenengoz burutuko da Hego Euskal Herrian, eta Idiazabal eta Zuberoako Muskildi herrien arteko anaitasunak bultzatua izan dela agertu dute antolatzaileek.

Ikuskizunerako sarrerak Izpar dendan daude salgai bost euroren truke eta egunean bertan ere bertan erosi ahal izango dira. Horrez gain, ekitaldiaren ondoren afaria eskainiko da kiroldegian hamar euroan.

Ikusgai izango denHur Xenda ikuskizuna orain dela bi urte sortu zen Muskildin. Ekimen honen bitartez dantza eta koreografia berriak sortu, ahaztuak zeuden abestiak berreskuratu eta batez ere, herri kohesioa bultzatu dute. Hala, taldearen helburua herritarren arteko harremanak sakon-tzea, adin ezberdinetako pertsonak nahastea, dantza eta kantuaren bitartez kultura biziaraztea eta adin guztietako pertsonek ekitaldian euren lekua aurkitzea dira, besteak beste.

Idiazabalgo ordezkaritza talde bat Muskildin izan zen ekainean saio honetan parte hartzen. “Muskildi eta Idiazabalen arteko anaitasuna ekitaldi hau antola-tzeko gakoa izan da”, nabarmendu dute Udaletik. Idiazabalgo Udalak Muskildiko herriak eginiko gonbidapena onartu zuen bi herrien arteko harremana estutu eta indartzeko asmoz. Bertan, Idiazabalgo txalapartariak, Axari dantza taldea eta hainbat abeslarik parte hartu zuten, Udal ordezkariekin batera. - M.A.

Herramientas de Contenido