Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

III. Onddo dastaketa eta bertze hainbat ekitaldi Donezteben

Miércoles, 11 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

DONEZTEBE- Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzazantolatutako III. Onddo dastaketaren baitan, ortzegunetik igandera hainbat ekitaldi izanen dira herrian. Ortzegun eguerdian aizkora kopa kanporaketarekin hasiko dute ospakizuna, eta gaiteroak eta batukada izanen dituzte. Ortzirale goiz eta arratsaldez, gaiteroak izanen dira herria alaitzen. Larunbatean, Doneztebe eta Donamariako buruhandi eta erraldoien kalejira izanen da, 13.00etan. Goizean eta arratsaldean, txaranga izanen da. Ortziraletik igandera, egunero onddoak dastatzeko aukera izanen da Ameztia, El Café, Mikelo, Shanti eta Titi ostatuetan. Pintxoak dastatzen dituztenen bezeroen artean 50 euroko bortz kupoi zozketatuko dira. - A.A.A.

Herramientas de Contenido