Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Nerabeentzako zerbitzuak bere eskaintza aurkeztu du

Legazpiko gazteak beraientzako dauden ekipamenduez gozatzera gonbidatu dituzte

Asier Zaldua - 2017(e)ko urriaren 11a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Legazpiko nerabe talde bat, Tabakaleran.

Legazpiko nerabe talde bat, Tabakaleran. (Legazpiko Udala)

Galería Noticia

  • Legazpiko nerabe talde bat, Tabakaleran.

legazpi- Legazpiko Udalak nerabeentzako zerbitzuaren eskaintza aurkeztu du eta gazteak parte har-tzera animatu ditu.

Aurkezpen ekitaldia atzo eguerdian izan zen. Eric Galvez Gaztedia eta Hezkuntza zinegotziak, Isa Sanz Gaztedia eta Hezkuntza teknikariak eta Iosu Berraondo eta Alexia Martin nerabeentzako zerbitzuko hezi-tzaileek parte hartu zuten.

Udako oporrak pasa eta gero, Gipuzkoako haurrei eta nerabeei zuzenduriko zerbitzuek ateak zabaldu dituztela gogoratu zuten. Aldundiak, udalekin elkarlanean, haur eta nerabeei zerbitzu horietara gerturatu eta parte hartzeko gonbitea luzatu die. Legazpiko Udalak ia 500 eskutitz bidali dizkie 12 eta 18 urte bitarteko legazpiarrei, nerabeentzako zerbitzura jo dezaten.

Zerbitzu honek nerabeei gizartean dagokien lekua aitortu nahi die, eskaintza ludiko eta hezitzaile baten bitartez, euren aisialdirako eskubidea bermatuz eta lagunekin egoteko leku bat eskainiz.

Zerbitzu horietan nerabeak dira protagonistak. Ondo pasatzeaz eta gozatzeaz gain, parte hartzeko eta balioak garatzeko aukerak dituzte. Beste gazte batzuekin esperientzia berriak bizi ditzakete eta elkarrekin bizitzen ikasi, ondo pasatzen duten bitartean. Gizartean murgiltzen dira eta beraien autonomia lantzen dute.

Ekintzen programa guztien proposamenarekin prestatzen da. Hezitzaileak nerabeen eskaerak, proposamenak eta kezkak entzuteko eta laguntzeko daude. Etengabeko prestakuntza jasotzen dute eta proiektua herriko dinamikan txertatzen dute: familietan, ikastetxeetan eta gainontzeko eragileetan. Legazpiko nerabeentzako zerbi-tzuan lau gizarte hezitzaile daude.

Gazte-Txokoa topagune euskalduna da eta bakarrik edo kuadrillan joateko aukera dute. Aipatu beharra dago, alde batetik 12 eta 16 urteko gazteekin egiten dutela lan eta bestetik 15-18 bitartekoekin. Gainera, kaleko lana egiten dute eta sare sozialetan presentzia dute. Izan ere, Gazte-Txokora joateko ohitura ez duten gazteengana ere heldu nahi dute.

15-18 proiektuko gazteek hamabostean behin beraiei interesatzen zaizkien gaiez hitz egiten dute: sexualitatea, ikasketak, gizartea, matxismoa, politika, emozioen kudeaketa, sare sozialak... Autonomia garatzen, ardurak hartzen eta baloreak barneratzen laguntzen diete.

Gazte-Txokoak asteartetik igandera irekitzen ditu ateak. Asteartetik ostegunera 16.30etik 19.00etara eta ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan 17.00etatik 20.30era. Asteartetan, ostiraletan eta larunbatetan kaleko lana ere egiten dute. Hezitzaileak kalera irteten dira, herriko gazteek aisialdia non eta nola ematen duten ikustera. Gainera, asteazken, ostegun eta igandetan sare sozialak lantzen dituzte.

Herramientas de Contenido