Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Zientzia eta teknologia zinemaren ikuspegitik, NUP-ek Planetarioan udazken honetan antolatuta dituen lau hitzaldien gaia

FECYTekin batera antolatutako "Artea, Zientzia eta Teknologia" programa "Izarretako gerra" filmari buruzko hitzaldi batekin hasiko da

NUP - Jueves, 12 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 20:18h

Zineman islatzen diren zientzia eta teknologia da "Artea, Zientzia eta Teknologia: errealitate berbera, begirada ezberdinak" zikloaren lau hitzaldietako haria, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) udazken honetarako antolatu duena, Iruñeko Planetarioarekin lankidetzan eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) babesarekin. Ekimen honen helburua da zientziaren eta teknologiaren arteko elkarrizketa, alde batetik, eta gizarte zientzien eta artearen artekoa, bestetik, sustatzea. Hitzaldiak Iruñeko Planetarioan izango dira, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Lehen hitzaldia urriaren 21ean, larunbatean, izango da, 11:30ean. Izenburua, hauxe: "Zientzia 'Star Wars' filmetan". Fernando Ballesteros Roselló astrofisikari eta zientzia-dibulgatzaileak emango du. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Unibertsitatearen webgunea.

Zikloaren bigarren hitzaldia azaroaren 24an, ostiralean,19:30ean, izango da. Hitzaldi horren izenburua "Matematika zinezkoa" da, eta José María Sorando Muzás Bigarren Hezkuntzako katedradun eta dibulgatzaileak emango du. Egun batzuk geroago, abenduaren 1ean, ostiralean, beste hitzaldi bat izango da, 19:30ean. Hizlaria Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Carlos Tabernero Holgado irakaslea izango da, eta hitzaldiaren izenburua, "Osasuna, gaixotasuna eta historia Ingmar Bergmanen zineman". Zikloaren azken hitzaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralean, 19:30ean. Hitzaldia hauxe izango da: "Aurrerapenari buruzko ikuspegiak: zinemaren eta teknologi(ar)en arteko elkarrizketak", eta hizlaria, Antoni Roig Telo, Universitat Oberta de Catalunyako irakaslea.

"Artea, Zientzia eta Teknologia: errealitate berbera, begirada ezberdinak" hitzaldi zikloaren helburua sormen artistikoaren eta ikerketa zientifikoaren gaineko ikuspegi integratua ematea da. NUPeko Kultura Zientifikoaren Unitateak eta Iruñeko Planetarioak antolatu dute, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du. Hitzaldiak dibulgaziozkoak dira, eta, horrenbestez, jende guztiari zuzenduak, eta ospe handiko ikertzaileek emango dituzte.