Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Dantza Luzea berreskuratu dute Zubietako Euskararen Egunean

Duela hamarkada batzuk galdutako dantza plazaratu zuten 42 dantzarik

Aitor Arotzena Izaskun Zubialde - Viernes, 13 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Dantza Luzea berreskuratu duen Zubietako dantzari taldea.

Dantza Luzea berreskuratu duen Zubietako dantzari taldea. (IZASKUN ZUBIALDE)

Galería Noticia

  • Dantza Luzea berreskuratu duen Zubietako dantzari taldea.

ZUBIETA- Berrikuntza eta erronka politak izan ditu aurten Zubietako gazteek antolatutako Euskararen Egunak. Azken asteetako entsaioen ondotik, larunbat eguerdian, Dantza Luzea berreskuratu zuten herriko 42 dantzarik. Mikel Indakoetxea Palaxiok, berriz, ordubete eta 40 minutu behar izan zituen hamar kanaerdiko aizkoraz moztu eta Loitzateko atakara joateko.

Ostiraleko pintxo lehiaketara hamar aurkeztu ziren eta Eva Elizalde suertatu zen txapeldun. Ander Mutuberria, Sagrario Etxekolonea eta Maritxu Santxezek osatu zuten epaimahaia. Mus txapelketan, berriz, Francisco eta Jesus suertatu ziren irabazle.

Larunbatean, herriko eskulangileen lanak ikusteko aukera izan zen beste behin. Gazta eta urdaiazpikoaren pisua asmatzeko postua ere jarri zen eta aurtengoan, kalabaza ere izan zuten. Arantxi Diezek eskuratu zuen urdaiazpikoa, Ander Mutuberriak gazta eta Izaskun Santestebanek kalabaza. Goiz partean, Palaxioren erronka eta dantza luzea berreskuratzeaz gain, joaldunek ere egin zituzten beraien harat-honatak. Kantu bazkarian giro bikaina izan zen eta Azpeitiko trikitilariekin 80 lagun elkartu ziren. Arratsalde eta gau partean ere giro polita izan zen.

Ostatuak ateak itxi ditu Lau urteko kontratua akitu ondotik, ostatuak ateak itxi zituen urriaren 8an. Irailaren 11ko udal bilkuran, lehiaketa publikoa egitea erabaki zen. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 2an akitu zen, baina ez da eskaintzarik aurkeztu.

Beste aldetik, Uxoa Elizalde herritarrak Zubietako eskola zaharrean ludoteka zerbitzua eskainiko du astelehen eta asteazkenetan, 17.00etatik 19.00ak bitarte. Herriko haurrak, udazken-neguko hotz eta euriak etxean ez geldiarazteko Udalak 2010ean zaharberrituriko eskola zaharrean bilduko dira. Hasiera batean urriaren 10ean lanean hastea aurreikusten bazen ere, aurrerago hasiko dira. Orain artean zazpi dira izena eman dutenak.

Herramientas de Contenido