Bertsolari Txapelketako azken final laurdena gaur, Tolosan

Sarrera guztiak agortu dira finalaurrekoetara pasako diren bertsolarien zerrenda argituko duen saiorako

Sábado, 14 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

iruñea- Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena jokatuko da gaur, Tolosan. Beotibar pilotalekuan izango da saioa, 17.00etatik aurrera. Finalaurrekoetara igaroko diren bertsolarien behin-betiko zerrenda argituko duen saiorako sarrera guztiak agortu direnez, egunean bertan ez da leihatilarik zabalduko, Bertsozale Elkartetik jakinarazi moduan. Aretora sar-tzeko ateak 16:00tan zabalduko dira.

Ion Zalduak gidatuko du saioa eta oholtzan ariko den seikotea honakoa da: Beñat Lizaso, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Jon Maia, Maddalen Arzallus eta Xabat Galletebeitia. Puntu gehien batzen dituen bertsolariak Maule-Lextarreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 4an. Tolosako sarrerarik gabe geratu direnek, www.bertsoa.eus atarian izango dute saioa zuzenean jarrai-tzeko aukera;bestalde, biharamunean saioko bertsoaldien hautaketa zabala eskainiko da webgune horretan bertan, eta baita ETB 1eko Hitzetik Hortzera saioan ere, 15.00etatik aurrera.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurden hau antolatzeko Tolosako Udalaren eta Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearen laguntza izan du Bertsozale Elkarteak. - M.M.P.