Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Antzerki programa zabala izango da Zumaian

Urriaren 20an izango da denboraldiko lehen saioa ‘Hozkailua’ obrarekin. Sarrerak dagoeneko salgai daude

Sábado, 14 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

ZUMAIA- Zumaiako Udaleko Kultura sailak udazkeneko antzerki programazio zabala antolatu du eta urritik abendura bitartean zazpi emanaldi izango dira Aita Mari an-tzokian.

Lehen antzerki saioa datorren ostiralean, hilaren 20an 22.00etan, izango da eta Huts Teatroaren Hozkailua antzezlana ikusteko aukera izango da. Kultura Sailetik adierazi dutenez, sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, bost euroren truke, eta ikusle kopurua mugatua denez, sarrerak ahalik eta azkarren hartzea komeni da.

Datorren emanaldia azaroaren 7an helduko da, eta azaroan egitarau zabala izango da hiru antzerki saio izango baitira hilean zehar. Hasteko, azaroaren 7an Tanttaka teatroarenMuxua obra eskainiko da 15.30ean;izan ere, ikastetxeetako ikasleentzako emanaldi berezia izango da. Bestalde, azaroaren 12an haurrentzako Cletaren ametsa ikusi ahal izango da 12.00etan 3 euroren truke, eta azaroaren 24an, berriz, Iris Teatroak Frida antzezlana eskainiko du gaueko 22.00etan. Emanaldi hau gazteleraz izango da.

Abenduan, berriz, antzerkiaz gain, musikak eta dantzak ere izango du bere protagonismoa. Batetik, Tartean Teatroaren Ez dok hiru eskainiko da abenduaren 15ean;bestetik, Go!azen emanaldia izango da abenduaren 23an Maria eta Josen. Horretarako sarrerak azaroaren 27an eskuratu ahal izango dira, 18.00etatik aurrera Oxford aretoan eta Aitzuri frontoian. Amaitzeko, Astindu eta Korrontzi dantzanek Korrontzi Benefic izeneko emanaldia eskainiko dute abenduaren 29an. Sarrerak aurrez 8 eurotan eros daitezke, eta lehiatilan, berriz, 10 eurotara. - A.R.

Herramientas de Contenido