goierri

Komun publiko bat eraiki dute Lazkao eta Beasain bidean

Bi herrien artean oinez ibiltzen direnei zerbitzua emateko jarri dute komun publiko hau eta irekita dago

Sábado, 14 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Lazkao eta Beasain arteko komun publiko berria.

Galería Noticia

Lazkao eta Beasain arteko komun publiko berria.

LAZKAO- Hiribarren kaleko komun publikoen instalazioa amaituta dago, eta irekita daude jada. Lazkao eta Beasain arteko bidean oinez ibiltzen direnei zerbitzua emateko jarri da komuna, hainbat herritarrek egindako eskariari erantzunez.

Komuna jarri ahal izateko ingurua egokitu da, zorua berrituz eta beharrezko azpiegituren instalazioa eginda. Guztira, komuna jartzeko lanen aurrekontua 59.500 eurokoa izan da.

Horrela, aurrez jarrita zeuden eraikin publikoetako ohiko komunez gain, Lazkaon egokitutako hirugarren komun publikoa izango da Hiribarren kalekoa. Jose Lasa parkean eta Udaletxe atzean daude beste bi instalakuntzak.

Udalak aurrez zuen asmoari herritarren eskariak gehitu zaizkio, eta Hiribarren kalean jarri den komunean bertan umeei pixoihalak alda-tzeko mahaiak ere jarri dira. Gaur egun zerbitzu hau ez duten beste komun publikoetan ere pixoihalak aldatzeko guneak egokitzeko asmoa duela jakinarazi du Udalak.

Datozen asteetan hasiko dira aldaketak egin ahal izateko prozedurak. Hiribarren kalean jarri diren komunen, eta herrian dauden antzeko beste instalazioetan, erabilera egokia egiteko eskaera egin du Lazkaoko Udalak: “sarri, kalte ugari sortzen dira halako guneetan, eta guztiona dena guztion artean zaintzeko kon-tzientzia hartzea garrantzitsua da”.

pasabidea, zabalikBestalde, Iturgaitzagatik herri erdigunera joango den errepide berria egiteko lanek aurrera jarraitzen dute. Oraindik ere hilabete batzuk beharko dira lanak amaitu arte, baina hainbat gune erabilgarri daude dagoeneko. Horietako bat da Lazkaomendira joateko oinezkoen pasoa. Pasabidea amaituta dago, eta inguruan hainbat urbanizazio lan egitea falta bada ere, pasabidea erabiltzeko moduan dago dagoeneko. - M.A.