Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Getariako hizkera jasotzen duen liburua argitaratu dute

Liburua bi euroren truke lor daiteke turismo bulegoan edo udaletxean

Ane Roteta - Sábado, 14 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Proiektuaren lekukoak 2010ean Getariako udaletxean, omenaldia egin zitzaienean. Argazkiak: ‘Getaiko euskera’

Galería Noticia

  • Proiektuaren lekukoak 2010ean Getariako udaletxean, omenaldia egin zitzaienean. Argazkiak: ‘Getaiko euskera’

Getaria- Getaiko euskera izeneko liburuaren publikazioaren ondoren, orain getariarrek izan dezakete herriko hizkera eta ahozko ondarearen berri. Joan den astean aurkeztu zen liburua eta dagoeneko eskuragarri dago turismo bulegoan eta udaletxean bertan, bi euroren truke.

Ahotsak proiektua 2008 urtean hasi ziren lantzen, baina urte ba-tzuk itxaron behar izan dira lana bukatuta ikusteko. Garai hartan, hainbat herritar elkarrizketatu zituzten Aintzane Agirrebeñak, Miren Zabaletak eta Asier Sarasuak, herriko hizkera aztertu eta jasotzeko. Asier Sarasuak azaltzen duenez, liburuak Getariako hizkeraren ezaugarriak biltzen ditu: “Getariarrek erabiltzen duten euskararen lekukotasunak daude, eta ezaugarri linguistiko nagusien azterketa. Gehienbat fonetika, morfologia, aditza eta sintaxia landu dira”. Dena den, helburua ez da izan alderdi linguistikoa jaso eta azter-tzea, “ahozko ondarea jasotzea” baizik. “Garai bateko ohiturak eta bizimodua nolakoak izan diren jaso nahi izan da, eta hori dela eta, gehienbat adin batetik gorako lekukoak elkarrizketatu ditugu. Guztira, 35 getariarren lekukotza jaso dugu”, zehazten du Sarasuak. Auzoei dagokionez, Eitzaga, Mia, Askizu eta San Prudentzioko lekukoak jaso dituzte.

Sarasuaren arabera, euskara “bizi-bizi” dago kostaldeko herrian, eta euskararen ezagutza zein erabilera oso handia da. Bestalde, gipuzkeraren berezitasun nagusi guztiak aurkitu dituzte, eta “lurraldearen erdigunean egote horrek, sortaldean zein sartaldean gertatu diren berrikuntzetako batzuk Getariara iristea eragin du”. Hala, bi alderdietako eragina sumatzen da, batzuetan Urolaldeko eta Debabarreneko hizkeren ezaugarriak aurkitu dituzte, eta beste batzuetan Beterri-Tolosalde ingurukoak.

Getariarren hizkeraren ezaugarri nagusia zein den ere argi du Sarasuak: “Desberdintasunak daude kaleko, baserritarren eta arrantzaleen artean. Kaletar-arrantzaleen hizkerak baditu bere doinua eta bere ezaugarri bereziak. Esango genuke nahiko nabarmen aldetzen dela Zarauzko edo Zumaiako hizkeretatik. Aldiz, baserritarren hizkera desberdin samarra da eta oso hurbil dago inguruko herrietako beste baserri-auzo batzuetako hizkeratik, besteak beste Aiako, Zarauzko, Zumaiako edo Zestoako baserritarren hizkeratik. Elkarrizketa guztiak ikusgai daude ahotsak.eus/getaria/ helbidean.

Herramientas de Contenido