Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

tantirumairu ikastolako zuzendaria

Aitor Iratzoki Gelbentzu: "Ikastola, gizartearen eta hezkuntzaren beharretara duintasunezegokitzen joan da"

Aurkezpenez eta ekitaldiz jositako urtea izan da Aitor Iratzokirentzat.Tantirumairuko zuzendari, ikastola lesakarraren ‘aurpegia’ izateatokatu zaio

Elkarrizketa Aitor Arotzena/Miren Mindegia - Argazkia Mikel Saiz - Domingo, 15 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 09:01h

Aitor Arotzena beratarrak zuzentzen du Tantirumairu Ikastola.

Aitor Arotzena beratarrak zuzentzen du Tantirumairu Ikastola.

Galería Noticia

  • Aitor Arotzena beratarrak zuzentzen du Tantirumairu Ikastola.

IRUÑEA – Aitor Iratzoki beratarrari egokitu zaio Nafarroa Oinez Lesakara iritsi denean Tantirumairuko zuzendaritzan egotea. Bere ikasturtea, hartara, ez da lasaia izan preseski. Toki batetik bestera, Nafarroako ikastolen besta handienaren baitan urtean zehar egiten diren hamaika ekitaldi aurkezten eta ikastola ordezkatzen aritu da, atsedenik gabe.

Gustura onartu duen ardura izan da, alta. Aski ongi daki Lesakako ikastolarentzat bulkada ederra izanen dela bihar ospatuko den ekitaldi nagusia. Ikastolak beharrezkoak dituzten espazio berriak irekitzeko helburuaz gain, argi dauka euskararen transmisioa Nafarroa Oinezen oinarrian dagoen beste helburu nagusietako bat dela.

Nafarroa Oinezen zuzendari izatea egokitu zaizu aurten. Zer moduz joan da urtea?

–Amaia Lasherasi ikastolako lehendakari eta niri (zuzendari izatea, egokitu zaigu) eta neurri batean, gu gabiltza bertzeek egindako lanak jende aitzinean aurkezten. Urte bizia izaten ari da eta momentu berezi pila bat bizi izan ditugu orain arte Nafarroa Oinezen inguruan: aurkezpenak, bilerak, arropa salmentak herriz-herri, jardueretakoek antolatutako ibilbidea.... Zenbaitetan lanez lepo ibili arren, hagitz polita izaten ari da helburu beraren inguruan horrenbertze jende desberdin bere denbora eskaintzeko prest ikustea.

Gainera, bigarren aldia da Nafarroa Oinez Lesakan eginen dela.

–Oraingo aitatxi-amatxietako aunitz orduan guraso ziren eta oraingo gurasoetako bertze horrenbertze ikasle. Imajinatu zenbat denbora pasatu den! 1988an ospatu zen lehen Nafarroa Oinez hura. Bikin Bat in leloak ere horri egiten dio erreferentzia;bigarrenez izanen dugula Nafarroa Oinez Lesakan eta ikastolatik pasatzen den bigarren belaunaldia dela. Helduenek ordukoaren oroitzapen ederrak kontatzen badizkigute ere, esperientzia berria izaten ari da gehienontzat, eta horrela izanik, ilusio eta gogo izugarriz ari gara lanean. Bertzetik, ikasleentzako ere opari gisako bat izaten ari da: aurkezpenetan parte hartu dute, bideoklipean, Artea Oinezeko jardueretan, Erronka Ttikian, modelo lanak egin dituzte, errifak saldu... Euren txanda izan denean, ederki erantzun dute!

Hamarkada hauetan gauza aunitz aldatu dira ikastolan? Zertan aldatu da Tantirumairu ikastola, aldatu bada?

–Egia erran, ikastolaren sorreran ni ez nintzen jaioa ere eta ni, Labiaga ikastolako ikasle ohia naiz. Tantirumairuren sorrera eta egungo aldiaren artean, eta Lesakan azken urteetan bakarrik nabilenez, ez naiz beharbada egokiena hasieratik orain arteko aldeak zeintzuk diren errateko. Hala ere, badakit garai gogorrak izan zirela hasierakoak eta lehenengo guraso taldeek izugarrizko apustua egin zutela jakin badakit. Bertzetik, ikastolak garaian garaiko erronkak izan dituela iruditzen zait eta oraingo eraikina berritu eta legeztatzea ere ezinbertzekoa izan zela. Gizartearen eta hezkuntzaren beharretara duintasunez egokitzen joan dela uste dut. Hala ere, hamarkada hauetan ikastetxe bezala markaturiko iparra bertsua dela iruditzen zait: euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi ahal izatea berma-tzea. Gisa berean, oinarrizko zutabeak ere mantentzen joan dira: herritik sortu zen eta herrirako, berritzailea eta dinamikoa den hezkuntza eredu propioa garatzen segitzen dugu, auzolanean egiten dira hainbat mantentze eta kudeaketa lan, familien partaidetza handia da, irakasle taldea iraunkorra... Berrikuntza pedagogikoak egiten ditugun bitartean, 1988ko lemak zioen bezala, "euskarari eutsi, euskaraz hezi" helburuari segitzen diogu.

Hobetzeko bidean, aurtengo Nafarroa Oinezen helburuak zeintzuk dira? Zer eginen duzue lortutako diruarekin?

–Aurreikusita ez zeuden espazio berriak sortu behar izan ditugu lehenbiziko Nafarroa Oinezi esker egin ahal izan genuen eraikinean, eta gelen banaketa eta erabilera ere aldatuz joan da. Horrela, bikoizketak egiten ditugunean, gelak eskas izaten ditugu zenbaitetan. Hezkuntza premia bereziko haurrekin lan zehatzak egiteko ere ez dugu gelarik. Bertzetik, zuzendaritza gela, tutoretzetarakoa eta guraso bileretarakoarekin antzera gabiltza... Jangela ere orain urte batzuk handitu arren, txiki gelditu zaigu. Halaber, euria maiz egiten du eta psikomotrizitate gelan ez dago espazio nahikorik. Era berean, laborategia zena informatika gela da orain, eta ez daukagu espaziorik hau hornitu eta egoki erabiltzeko. Horregatik, Otxogorrienea egungo eraikinak ez duenez zabalkuntzarik onartzen, bere ondoan eraikin berria eginen dugu. Eraikin honek Haur Hezkuntzako etapa osoa, jangela eta psikomotrizitate gela hartuko lituzke, eta berri-berria izaki, Haur Hezkun-tzako pedagogia berritzaileen irizpideak segitzeko aukera emanen liguke. Bertzetik, oraingo eraikinean egokitzapen gutxi batzuk eginda, nahiko leku geldituko li-tzateke Lehen Hezkuntzako premia guztiak asetzeko.

Urriaren 15a, Nafarroa Oinez eguna, bertan dugu. Zer erranen zenieke etorriko direnei?

–Euskaltzale guztiei urriaren 15ean Lesakara etortzera animatzeko erranen nieke. Mimo handiz prestaturiko egun ederra pasatzeko aukera izanen dute. Bertaratzen diren guztiei euren burua eta gainerakoena errespeta dezatela ere eskatuko nieke. Ez, ezetz dela. Eta Nafarroa Oinez eguna euskaraz bizi dezatela, euskararen eta ikastolen aldeko ospakizuna baita. Gainera, ingurumena zaintzeko neurriak proposatu ditugu. Hortik aitzinera, adin eta gustu guztientzako moduko egitaraua antolatu dugu eta urte guztiko lana biribilduz, egun zoragarria pasatzeko aukera izanen dute. Denok batin. Bikin batin!


Herramientas de Contenido