Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Hasi da atzerako kontaketa

JOSEBA LASARTE - Domingo, 15 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 10:52h

Los aparcamientos de Lesaka, completos a mediodía.

Los aparcamientos de Lesaka, completos a mediodía. (Policía Foral)

Galería Noticia

  • Los aparcamientos de Lesaka, completos a mediodía.
  • Llegada de numerosas personas al Oinez 2017.

2016ko urriaren 16an txalo artean jaso genuen Nafarroa Oinez 2017 antola-tzeko ardura, eguerdi fresko batean Vianako Erentzun ikastolaren atarian ospatutako ekitaldi hunkigarri batean.

Bertara hurbildu ziren hainbat guraso, ikasle, irakasle eta ber-tzelakoen ilusioa nabaria zen. Egun hartan oholtza gainean zeudenen aurpegiek, urte luze bezain zirraragarri honetako isla irudikatzen zuten: ilusioa, motibazioa, gogoa, poztasuna…

Erran bezala, pasa den urteko udazkenean lekukoak Vianatik Lesakarako ibilbidea egin zuen. Egun hartatik, baita aitzinetik ere, gaur egun arte egindako lana ez da nolanahikoa izan: bestaren antolakuntzan urte guztian zehar lanean aritu diren komisioak antolatu, ekimenak pentsatu eta gauzatu, edukiak garatu eta jendaurrean aurkeztu... Urtea joan da eta hemen dugu urriaren 15a ate joka.

Ikastolen eta euskararen aldeko auzolan erraldoia izan da orain artekoa eta egun handia ere horrelakoa izanen da, ziur nago. Bagenekien erronka handia zela baina, ikastolako zuzendariak lekukoa hartzerakoan erran zuen bezala, tamaina horretako ilusioarekin hartu genuen ardura.

Denon artean, elkarlanean, erronka onartu eta aitzinera egin dugu bide bat marraztuz. Memoria, burdina, industrializazioa, harremanak eta sormena oinarri izan dira bide horretan.

13 lan taldeetan bildutako ehunka lagun aritu dira urtean zehar lanean, musu-truk. Batzorde hauek zertan ari ziren jakin eta hauen arteko elkarlana koordinatzea izan da nire egin behar nagusia. Oinez urtean, ia guztia urgentziazkoa da, atzoko, eta informazio aunitz maneiatzea eta ikuspegi globala izatea, datorrenari aurrea hartzeko lagun-tzen duela uste dut. Oinez urtea, oztopo lasterketa bat gainditzea dela erranen nuke;gure kasuan, auzolanari esker gainditu dugun lasterketa.

Eta auzolanean lan egiteko garrantzia goraipatu nahiko nuke. Ikastola ttikia zenbakitan (101 ikasle, 67 familia), handia ilusioan. Ikastolako partaideen indar eta ilusioak helburu beraren inguruan lotu ditugula uste dut eta auzolanean elkartu gara, guztiak euskararen aldeko bestaren alde lanean.

Tantirumairu ikastolak indarra erakutsi du. Etorkizun oparoa ziurtatua du. Azken 43 urte hauetan bezalaxe, garaiak, beharrak eta helburuak aldatzen joanen dira baina gure ikastolak, erronka berri guztiei, aurre eginen die, orain arte egin duen antzera. Zalantzarik ez izan.

29 urteren buruan, hemen da berriro ere, Lesakan, Nafarroa Oinez. Urtea borobiltzeko unea ailegatu da. Atzerako kontaketa hasi da eta aurtengo kantak dioen bezala: Zortzi, zazpi, sei, bortz, lau, hiru, Bikin bat in!

Bertzerik gabe, urriaren 15ean Lesakan elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan!

Egilea, Nafarroa Oinez 2017ko koordina-tzaile nagusia izan da.


Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »