Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Toberaren oroimen soinua

Sormena eta oroimena, burdina eta tobera. Ardatz horiei jarraikigaratu dira, urte guztian zehar, Nafarroa Oinezen programaziokulturala osatu duten jarduera eta ekitaldiak

Testua Miren Mindegia / Argazkiak utzitakoak - Domingo, 15 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 08:55h

Lesakaren historia burniarekin hertsiki lotua dago. Hartara, urteanzehar egin diren ekitaldietan presentzia nabarmena izan du.

Lesakaren historia burniarekin hertsiki lotua dago. Hartara, urteanzehar egin diren ekitaldietan presentzia nabarmena izan du.

Galería Noticia

  • Lesakaren historia burniarekin hertsiki lotua dago. Hartara, urteanzehar egin diren ekitaldietan presentzia nabarmena izan du.

Aurtengo helburuen artean "transmisioa" izkiriatzea erabaki zuenean, Nafarroa Oinezaren antolakuntza taldeak arras ongi zekien zertan zebilen, kontziente zen hitzaren zentzu eta erranahiaren pisuaz. Lesakako historia, memoria eta kultura bateratuz, iragana berreskuratzeko helburua izan duen jarduera ibilbide bat garatu dute Tantirumairukoek urte guztian zehar. Oinarrian, bi hitz, Bikin batin leloari men eginez: burdina eta toberak. Herriaren historia markatu duten bi kontzeptu.

Programazio kultural berezi honen lehenengo emanaldia otsailaren hasieran ospatu zen, Oiartzun eta Lesaka bateratuz, Aiako Harrien magalean. Lehenik, Arditurrin tobera tailerra eskaini zuen Soinuenea Fundazioak, eta 60 bat lagun gerturatu ziren. Tartean Lesakan toberaren ohitura berpiztu zuen Dionisio Muxikaren bilobak zeuden, Arritxu eta Iratxe Muxika. Dioni eta Patxi aita eta osaba lagun zutela tobera jo zuten, musika tresnaren inguruan zenbait azalpen aditu eta gero, eta ondoren bertze batzuk ere animatu ziren tobera jotzera. Izan ere, Arditurri izeneko gune honetan kokatzen da toberaren lehen arrastoa, bertako barrenistek harriak zulatzeko palanka modukoa erabiltzen zutenean. Lesakan jaso zen, ondoren, toberak jotzeko ohitura, eztei ospakizunetan eta festekin lotuta.

Egun horretan bertan, Arritxulo aterpea txiki gelditu zen Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eneko Fernandezek eskainitako bertso-trama aditzeko. Agiñako errepidea eta Aritxulegiko tunela bortxaz egin behar izan zuten frankismoko "trabajadoreen" inguruko trama landu zuten lau bertsolariek, Iban Garro gai-emaileak emandako gidoiarekin. "Memoria ariketa eginez", aipatzen dute antolakuntza taldetik, "diktadurapean euskarak jasotako jazarpenak arrazoitzen du bere garaian ikastolak sortzeko beharra. Belaunaldiei dagokionez, aipatzekoa da Agiñako bidean esklabo lanetan aritutako baten bilobaren semeak egun ikastolako ikasle direla".

Agiña izan zen, preseski, memoriaren ibilbidearen hurrengo geldiunea, ekaina partean. Lehenik, Tantirumairu ikastolako ikasleek Bihotzkada kolektiboarekin garbitu eta margotutako bunkerra bisitatzeko aukera izan zen. Bunker hau Franco diktadoreak eraikiarazitako defentsa sistemaren parte zen eta ekimenaren helburua espazio hau berreskuratu eta berrinterpretatzea izan zen. Egun horretan, tobera doinuen ondotik, Maddi Oihenart zuberotarraren, Ismael Tomas asturiarraren eta Amoranteren ahotsak aditzeko parada izan zuten bertaratu zirenek. Bukatzeko, Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak prestatutako ‘Gernika. Picassotik Zumetara’ dantza saio hunkigarria eskaini zen jendaurrean.

Azken jarduera kulturalak Lesaka eta Gipuzkoa lotzen zituen trenbide ohia hartu zuen oinarri, eta Berarekin osatu nahi izan zen zubia. Bertan ospatu zen bideo sormen lehiaketaren oinarria, trenbide zaharra oinarritzat hartzen zuten lanak aurkeztea izan zen, guztiak bost minutu baino laburragoak.

Horien artean Exkas (Kattalin Odriozola, Ane Telletxea, Ane Renau, Uxue Mesa eta Iratxe Muxika kideekin) eta Irene (Imanol Mesa, Iraia Etxarte, Garazi Ubiria, Ihintza Lekuona eta Eider Goizueta) lanak gailendu ziren.

Programazio kulturalaren ekitaldi nagusiak hauek izan baziren ere, gainontzeko jarduerak ere -duatloia barne- oroimaren sokarekin lotzen saiatu dira antolatzaileak.

Herramientas de Contenido