Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Basurdeak Arantzadin?

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 15 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

eztabaida handia piztu da Arantzadin, nork edo zerk hondatu ote dituen bara-tze batzuetako landareak. Lurra, gainera, muturkaturik omen dago, eta basurdea ibili delako susmoa zabaldu da. Halakoetan, buru hainbat aburu izaten dira, eta harritzekoa da zenbateraino dakien jendeak basurdeen ohiturez eta manerez. Erdiek ezetz diote, basurdeak bertzela muturka-tzen dituela soro eta baratzeak. Bertze erdien iritziz, ordea, ez da zalantzarik, basurdea Iruñeko bihotzeraino iritsi da, tiro hotsek bultzatuta. Basurdea harrapa-tzeko garai betean baikabiltza, eta ehiztariek alde batetik bertzera mugiarazten dituzte animaliak;ihesean, errepideak zeharkatu, eta hortik heldu dira azken egunotako auto istripu ugariak, hamaika tokitan gertatuak. Iruñerrian berean ere bai, autoek basurdeak jo baitituzte Itzan, Noainen, Ezkabarten... Basurde aunitz baitabil gure mendietan, gero eta gehiago. Hesia paratzeaz mintzatu da baten bat, baina erran diote oso hesi sendoa ez bada, alferrekoak direla piztiak baratzean ez sartzeko paratzen diren itxiturak oro, basurdeak bidea eginen baitu, urak nola, non ez zaion lakioa jartzen, bertan harrapatzeko. Sinesgogorrak ere temati: basurdea? Kia! begira zer pasatu zitzaion Almandozko ehiztari koadrila bati, txerri buztan motz bat ehizatu baitzuten Ultzama aldean, basurdea zelakoan, Jose Mari Mutuberria eltzaburuarrak bertsotan eman bezala. Bizkitartean, solasen lekuko, betiko eraikuntzak,“Toscanakoa dirudien Irujo etxea;… atzean etxalde neovasco bat;aurrez aurre, Galiziakoa izan daitekeen garaia…;Karpatoetako baserri bat: Europako landa arkitekturaren buketa, ehun metroan bildua”, Iñigo Aranbarrik idatzi bezala. Hantxe ere, Arantzadiko dermio osoaren zedarri, Arga malenkoniatsua, nagi baino nagiago, makal eta zugar gorritu berrien artean, Basiano baten eskuak mihisean noiz bilduko zain.

Herramientas de Contenido