Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ordainketak sakelako telefonotik egiteko aukera eskaintzen du jada Kutxabankek

EUROPA PRESS - 2017(e)ko urriaren 16a, astelehena - 12:32etan eguneratua

Exterior de una oficina de Kutxabank en Bilbao.

Exterior de una oficina de Kutxabank en Bilbao. (José Mari Martínez)

Galería Noticia

  • Exterior de una oficina de Kutxabank en Bilbao.

Kutxabank finantza erakundeak ordainketa sakelako telefonotik egiteko aukera eskaintzen hasi da. Zerbitzua erabiltzen hasteko, telefonoan KutxabankPay aplikazioa jarri behar da, eta gero "Saltokietako Ordainketak" aukerari lotu nahi zaion txartela aukeratu. Android 4.4 sistemarekin edo berriagoekin aritzen diren gailuetan aktiba daiteke jada zerbitzua, Kutxabankek jakinarazi duenez.

BILBO. Finantza erakundearen arabera, banku digital berriak eskaintzen dituen aplikazio ugarien abantaila nagusietako bat da orain arte erabiltzaileentzat askoz zailagoak ziren eragiketak erraztu egiten dituela, segurtasu baldintzak mantentzen dituen bitartean. Aukera horrek ohituren aldaketa ere ekarri du, hala nola saltokietan mailegu edo zordunketako txartelen bitartez erosketak egitearena, batik bat contactless delako teknologia abian jarri zenetik.

Orain, banku digitala etengabe hobetzen jarraitzeko erronkaren haritik, Kutxabankek bere ordainketen aplikazioa berritu du eta KutxabankPay aplikazioaren barruan "Saltokietan Ordainketak" izeneko aukera jarri du. Teknologia horrekin, erabiltzaileek telefonoarekin edonolako erosketak egin ditzakete, adibidez, denda, jatetxe edota gasolindegietan ukiturik gabe aritzen den TPV gailu batera hurbiltzearekin bakarrik.

Zerbitzu berria erabat doakoa da eta ez du inolako gainkosturik. Erabiltzen hasi aurretik, Kutxabanken bezeroek telefonoan KutxabankPay aplikazioa ipini beharko dute, eta "Saltokietan Ordainketak" deritzon aukera txartel zenbaki bati lotu, zordunketakoa edota mailegu txartela dela. Handik aurrera, telefono bidezko erosketa guztiak aukeratu den txartel horretan zordunduko dira, lotura nahi beste aldiz aldatu ahal izango den arren.

Sakelako telefonoentzako Kutxabankek eskaintzen duen ordainketa teknologi berria Android 4.4 sistema edo berriagoa darabilten gailuetan ezarri ahal izango da. Hala ere, sistema operatibo hau ez duten telefonoentzat, finantza taldearen bulegoetan "sticker" eraginkorrak lor daitezke.

PROZESU OSO ERRAZA

Ordainketak egiteko prozesua ere oso erraza da, sakelako telefonoa desblokeatuta zerbitzua abian jartzen baita. Ordaindu ahal izateko, nahikoa da telefonoa saltokiko TPVra hurbiltzea. Salmenta puntuko terminalak ordainketa berehala onartuko du, txistu hots txiki batekin. Erosketa 20 euro baino handiagoa bada, lotutako txartelaren PIN zenbakia sartu beharko da.

Sakelako telefono bitartez erosketak egin ahal izateko, ez da beharrezkoa Interneten konexioa izatea, ez eta KutxabankPay aplikazioa zabaltzea ere;nahikoa da telefonoaren NFC aukera gaituta izatea, harigabe aritzen diren gailu desberdinak elkartu ahal izateko.

Herramientas de Contenido