Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guztiak saldu dira

Hala ere, finalerako autobus eta bazkari txartelak oraindik eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean

EP - 2017(e)ko urriaren 16a, astelehena - 11:10etan eguneratua

Atzo Xabier Amurizak jantzi zion txapela Etxahun Lekueri, 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazleari.

Xabier Amurizak eta Etxahun Lekue, 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. (Argazkia: Oskar González)

Galería Noticia

  • Atzo Xabier Amurizak jantzi zion txapela Etxahun Lekueri, 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazleari.

Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak guztiak bukatu dira. Azken sarrerak igandean saldu ziren eta behin aretoko edukiera beteta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Finalerako autobus eta bazkarirako txartelak zein gainerako saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

BILBO. Horrela, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, salmenta guneetan zein on line salgai zeuden sarrera guztiak salduta, beteta dago BECeko eduukiera, eta, beraz ez da sarrera gehiagorik jarriko salgai. Irailaren 12an, Txapelketa Nagusia aurkeztearekin batera, finaleko sarrerak salgai jarri ziren Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, eta urriaren 2tik bazkide ez direnek ere horiek erosteko aukera izan zuten.

Hala ere, finalerako autobus eta bazkari txartelak oraindik eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean. Gainera, Bertsozale Elkarteak gogoratu du saio guztiek edukiera mugatua dutela eta bertsozaleek saio guztietarako sarrerak aurrez eros ditzaketela www.bertsosarerrak.eus webgunean.

Herramientas de Contenido