Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Aranera hizkuntza komunitatea, Txikiak Handirekin bat

Aran bailarako hizkuntza komunitateko bi kidek manifestua sinatu zuten

Miren Mindegia Ondikol - Lunes, 16 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Maria Puyol eta Rosa Aragonés, manifestua sinatu ondoren.

Maria Puyol eta Rosa Aragonés, manifestua sinatu ondoren. (ONDIKOL)

Galería Noticia

  • Maria Puyol eta Rosa Aragonés, manifestua sinatu ondoren.

lesaka- Hizkuntza txikien handitasuna aldarrikatzea eta hizkuntza komunitateen artean zubiak eraiki-tzea helburu duen Txikiak Handi ekimenak bi lurraldetaraino jo du aurtengo edizioan: Lleidako Aran bailarara;eta Venezuela eta Brasil artean kokatzen den Orinoko ibaiaren arrora. Zubi horren joan etorrian, urtean zehar leku horietako bi hizkuntza komunitate ezagutzeko eta informazioa trukatzeko parada izan dute, alde batetik, aranera hizkuntza;eta bestetik, yekuana.

Atzo, Aran bailaran kokatzen den Les herriko Alejandro Casona ikastetxetik etorritako bi ordezkarik, Rosa Aragonés eta María Puyolek, manifestuarekin bat egiteko parada izan zuten Lesakan. “Txikiak Handirekin bizitako esperientzia oso aberasgarria izan da”, azpimarratu zuen Aragonések manifestua sinatu ondoren. “Inguratzen gaituen munduaren hizkuntza aniztasuna ezagutzeko parada eskaini digu. Asko gustatu zaigu zuen tradizioak ezagutzea eta gurearen antzekoak direla ikustea”.

Izan ere, eta Txikiak Handi ekimenaren antolakuntzan aritutako Jose Emilio Txoperena lesakarrak atzokoan gogoratu zuen bezala, amankomuneko hainbat ezaugarri aurkitu dituzte elkar ezagutze prozesuan zehar, tartean Olentzero eta Aran bailarako La Tronca pertsonaien arteko antzekotasunak. Kontutan hartzekoa da, hizkuntzari dagokionez, aranera gaskoiaren aldaera bat dela eta okzitaniar hizkuntzen baitan kokatzen dela.

“Mila esker gurekin oroitzeagatik”, bukatu zuen Aragonesek. “Espero dugu sortu den lotura hau hemen ez gelditzea, eta etorkizunean ere gure arteko harremana mantentzen jarraitzea”.

Brasil eta Venezuela artean koka-tzen den yekuan edo makiritare hizkuntza komunitateak ere bere tartea eduki zuen atzoko ekitaldian, lekukorik bertaratu ezin izan bazen ere;manifestuarekiko atxikimendua adierazten zuen yekuan komunitateko kide baten baten ahots grabaketa entzuteko parada eskaini baitzen.

Txikiak Handi munduko hizkun-tza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezen proiektu iraunkorra da. Nafarroa Oinez besta bidelagun, euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenetik hizkuntza anitzen mundurantz zabaltzeko eta hizkuntza guztiak errespetatuak izateko eskubidea bermatzea du helburu. Atzoko ekitaldian Txoperenak gogoratu zuen bezala, dagoeneko 23 dira manifestuarekin bat egin duten hizkuntza komunitateak, eta 3.000 sinaduratik gora bildu dira denetara.

Eireko lagunak ere manifestuarekin batUrtez-urte, gero eta zabalagoa da Txikiak Handi ekimenaren baitan garatzen den sarea eta aurten egin diren ekintzak horren erakusle dira. Irailaren hasieran, Txikiak Handi ekimenekoek hirugarren hizkuntza bati egin nahi izan zioten lekua: gaelikoari. Izan ere, Eireko lagun talde baten bisita izan zuten Eure-Euskal Herria topaketaren baitan, Beran ospatutako ekitaldian. Eireko gazteei tobera soinuz ongi etorria eman ondoren, manifestuarekin bat egin zuten eiretarrek;eta bazkalorduan Eireko kantuak abesteko parada izan zuten.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia