Etxahun Lekue nagusi Tolosan jokatutako azken final-laurdenean

Erabakita gelditu da finalaurrekoetara igaroko diren bertsolarien zerrenda

Miren Mindegia | Alberto Elosegi - Martes, 17 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Etxahun Lekue bertsotan, atzean Eneko Lazkoz, Beñat Lizaso eta Xabat Galletebeitia dituela.

Etxahun Lekue bertsotan, atzean Eneko Lazkoz, Beñat Lizaso eta Xabat Galletebeitia dituela. (ALBERTO ELOSEGI)

Galería Noticia

Etxahun Lekue bertsotan, atzean Eneko Lazkoz, Beñat Lizaso eta Xabat Galletebeitia dituela.

iruñea- Tolosako Beotibar pilotalekua lepo bete zen, joan zen larunbatean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sailkapena argituko zuen saioa jarraitzeko. Sarrera guztiak ostegunetik agortuta, 1.250 lagun inguru bildu ziren Maddalen Arzallus, Jon Maia, Eneko Lazkoz, Beñat Lizaso, Xabat Galletebeitia eta Etxahun Lekue bertsolarien emanaldiaz gozatzeko. Lekuek eskuratu zuen garaipena eta, harekin batera, hurrengo fasera zuzenean igarotzeko txartela ere.

Puntu gehien bilduta, 670, Maule-Lextarren jokatuko den saioan arituko da Lekue. Gainontzeko bertsolariek hurrengo puntuazioa eskuratu zuten: 670 Arzallusek;662,5 Maiak;646,5 Lizasok;636 Galletebeitiak;eta 607 Lazkozek. Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu dira epaile lanetan, eta Nerea Goñik eta Joxe Mari Altunak egin dituzte idazkari lanak.

Bertsozale Elkarteak Tolosako Udalari eta Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneari eskerrak eman dizkio gaurko saioa antolatzeko emandako laguntzagatik.

Finalaurreko saioak, osatuta Azken final laurdena izanik, Tolosako saioaren ondoren ezagutu zen lehen fase honetako behin betiko sailkapena eta hurrengoan parte har-tzeko aukera lortu duten bertsolarien zerrenda osoa. Hala, zuzeneko pasearen zein puntuazio bidez sailkatu diren 18 bertsolariak hurrengo hauek dira: Alaia Martin, Jon Martin, Oihana Iguaran, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Unai Agirre, Maddalen Arzallus, Nerea Elustondo, Jon Maia, Jone Uria, Nahikari Gabilondo, Miren Artetxe, Beñat Iguaran eta Aimar Karrika.

Final laurdenetatik sailkatutako 18 bertsolariei batuko zaizkie duela lau urte finalista izandako 6 bertsolari: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.

Asteburu honetan atseden hartu eta datorrenean helduko zaio Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehenengo itzuliari. Urriaren 28an ospatuko da, Bastidan (Araba), eta Agin Laburu, Igor Elortza, Jon Martin, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colina arituko dira lehian.

Azaroaren 1ean, jai eguna aprobetxatuz, ospatuko da bigarren saioa, Irunen, Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre oholtza gainena izanen direlarik. Azaroaren 4ean, larunbata, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal bertsolarien txanda izanen da, Maule-Lextarren.

Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran, azkenik, Durangoko saioan arituko dira, azaroaren 12an.

sailkapena

Beltzez, zuzeneko sailkapena lortu duten bertsolariak. Gainerakoak, puntuazio bidez sailkatu dira.


Oihana Iguaran 714.00

Alaia Martin 712.00

Miren Amuriza 700.50

Nerea Ibarzabal 698.50

Agin Laburu 686.00

Iñaki Apalategi 685.00

Julio Soto 678.50

Unai Agirre 674.50

Jon Martin 673.50

Etxahun Lekue 673.00

Maddalen Arzallus 670.00

Nerea Elustondo 665.50

Jon Maia 662.50

Jone Uria 662.00

Nahikari Gabilondo 661.50

Miren Artetxe 661.50

Beñat Iguaran 655.50

Aimar Karrika 651.50

Más sobre Cultura

ir a Cultura »