San Fermin Elkartearen Eguna ortziralean

Miércoles, 18 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

lesaka- San Fermin jubilatu eta pentsiodunen Elkartearen Eguna ortziralean ospatuko dute. Aurten ere, Diamantezko eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteei eta 85 urte betetzen dituzten herritarrei omenaldia eskainiko zaie. 12.30ean Meza Nagusia ospatuko da San Martin elizan. 13.30ean Aurreskua eskainiko zaie plazan omenduei. 14.00etan bazkaria izanen dute Kasino jatetxean. Bazkalondoan, omenaldiak egin eta elkarteak antolatutako txapelketetako sariak eta trofeoak banatuko dituzte eta 17.30ean dantzaldia izanen dute. Oraindik ekitaldi eta ateraldiren bat edo bertze geldituko bazaie ere, ortziraleko ospakizunarekin urteko egitaraua borobilduko du San Fermin Elkarteak.- A.A.A.