Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

jardunaldia

Pentsamendu feministak gizarteari egindako ekarpenak izango dira hizpide ostiralean Donostian

EP - 2017(e)ko urriaren 19a, osteguna - 12:42etan eguneratua

"Memoria feministak I"bigarren jardunaldia

"Memoria feministak I"bigarren jardunaldia

Galería Noticia

  • "Memoria feministak I"bigarren jardunaldia

DONOSTIA. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Antropologia katedradun eta Jakiunde Arte eta Zientzien Akademiako kide Teresa del Vallek koordinaturiko "Memoria feministak I" bigarren jardunaldia egingo da ostiralean, urriaren 20an, Donostiako Carlos Santamaria liburutegian. Pentsamendu feministak hainbat ikuspegi tematiko eta planteamendu teorikotatik gizarteari egindako ekarpenei eta haiek sortutako eragin, zalantza eta erresistentzien inguruko jardunaldia izango da.

Horrela, antolakuntzak jakinarazi duenez, goizeko 11:00etan, Miren Aranguren "Gure genealogia feministak" liburuaren egilekideak, Iruñeko IPES Dokumentazio Zentroa-Emakumeen Liburutegiko Silvia Fernandezek, Bilboko Maite Albiz Dokumentazio Digitaleko Zentroko Maria Jose Solak eta EHUko Gipuzkoako campuseko Liburutegiko Julen Zabalak "Bibliotecas de Mujeres: pasado, presente y futuro" mahai inguruan parte hartuko dute.

Topaketa amaitzeko, Gipuzkoako campuseko Liburutegian ikusgai dagoen erakusketa bibliografikora eta Emakumeen, Generoaren eta Feminismoaren gaineko Funtsera bisita gidatuak egingo dira.

EHUko Antropologia katedradun eta Jakiunde Arte eta Zientzien Akademiako kide Teresa del Vallek koordinatu du jardunaldia, eta Jakiundek eta San Telomo Museoak lankidetzan prestaturiko "Erronkak" egitarauari dagokion ekimena da.

Herramientas de Contenido