Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Aire zabaleko margolarien lanak ikusgai Beasainen

Joan den asteburuan ospatu zen lehiaketa hau eta aurten herria eta auzoen inguruan pintatu behar izan dute

Jueves, 19 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Aurtengo irabazleak sari banaketan, Usurbe antzokian.

Aurtengo irabazleak sari banaketan, Usurbe antzokian. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

  • Aurtengo irabazleak sari banaketan, Usurbe antzokian.

beasain- Arrano kultur elkarteak antolatutako margo lehiaketa egin zuten asteburuan Beasainen, eta lanak erakusketa batean daude ikusgai, Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoan. Arratsaldez ikusi ahal izango dira lanak, 19.00etatik 21.00ak arte, eta irekita egongo den azken eguna hilaren 29a izango da.

Herria eta auzoak gai hartu behar izan dituzte aurtengo edizioan margolariek eta hala, asteburuan goizean zehar egin zituzten haien obrak. Eguerdirako haien lanak aurkeztu eta epaimahaiaren txanda iritsi zen.

Sariei dagokionean, gazteen artean Alicia Valiñak irabazi zuen, eta herriko gazteetan, berriz, Ivan Kaumi izan zen lan hoberena aurkeztu zuena. Helduetan, bestalde, Jose Ramon Guerra izan zen lehen postua eskuratu zuena, eta bere atzetik geratu ziren Juan Carlos Aresti eta Jose Miguel Arranz. Herritarrek ere izaten dute saria lehiaketa honetan, eta Aitor Mertxanen lana aukeratu zuen lehenengo postuan epaimahaiak eta Kinia Kanbarirenak bigarrena lortu zuen. - M.A.

Herramientas de Contenido