Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Aurrekontuen parte-hartze prozesua martxan da

Zazpi bilera egingo dira guztira Zarautzen. Lehena gaur izango da Iñurritzako Jubilatuen Elkartean

Jueves, 19 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Zarautz- Zarauzko Udalak 2018ko udal aurrekontuen zirriborroa egina dauka dagoeneko, baina herritarren proposamenak ere kontuan hartzeko asmoz, aurrekontuen parte-hartze prozesua abiatuko dute gaur bertan.

“Agintaldiko Plana dugu eta horrekin jarraituko dugu, baina haratago joan nahi dugu, eta herritarrekin harreman zuzena izan nahi dugu, beraien proposamenak entzuteko asmoz”, adierazi zuen prentsaurrekoan Jesus Aranak, Ogasun zinegotziak. Nekane Iribarrek, Partaide-tza zinegotziak, bere aldetik, herritarren proposamenak “bideragarriak eta egokiak” baldin badira aurrekontuetan txertatuko dituztela jakinarazi zuen.

Hala, hiru bide izango dituzte herritarrek beren proposamenak egiteko: batetik, aurrez aurre egingo diren bileretan;bestetik, herriko zonalde desberdinetan jarriko diren postontzietan;eta azkenik, posta elektronikoz.

Guztira, zazpi bilera egingo dira. Lehena, Iñurritzako jubilatuen elkartean izango da gaur bertan. Bihar, berriz, Azken Portuko Kristau Biltokian izango dira. Hurrengo astean, Hiruerreketa auzoko aparkalekuan (24ean) eta Aritzbataldeko kiroldegian (27an) egingo dira bilerak. Hurrengoak hilaren 30ean eta 31an izango dira, Urtetako auzo elkartean eta Vista Alegre auzoko egoitzan, hurrenez hurren, eta amaitzeko, azaroaren 2an, udaletxean elkartuko dira. Bilera guztiak 19.00etan izango dira, Urtetakoa izan ezik (20.00).

Postontziei dagokienez, honako lekuetan ipiniko dira: udaletxe parean, HAZen, Sanz Enean, euskaltegian, Vista Alegren, kiroldegian eta Iñurri-tzan. Beren proposamena posta elektronikoz egin nahi dutenek, berriz, aurrekontuak@zarautz.eus-era idatzi beharko dute. - A.R.

Herramientas de Contenido