Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Errenteriak Familia Gunea zabalduko du azaroan

Zero eta sei urte bitarteko haur eta gurasoak jolasteko txoko estali bat da

Aitziber Muga - Jueves, 19 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Udaleko, Txingurri Heziketa Elkarteko eta guraso taldeko ordezkariak, atzo, Jose Luis Caso aretoan.

Udaleko, Txingurri Heziketa Elkarteko eta guraso taldeko ordezkariak, atzo, Jose Luis Caso aretoan.

Galería Noticia

  • Udaleko, Txingurri Heziketa Elkarteko eta guraso taldeko ordezkariak, atzo, Jose Luis Caso aretoan.

Errenteria- Datorren hilabetean, azaroaren 6an, Errenteriako Udalak zero eta sei urte bitarteko haurrei eta bere senitartekoei zuzenduta dagoen Familia Gunea zabalduko du. Aisialdirako espazio berri hau Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan kokatuta egongo da. Bertan haurrek beren gurasoekin jolastu ahal izango dute espazio itxi eta estali batean.

Atzoko aurkezpenean Itziar Ostolazak, Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak, azaldu zuenez, Udalak eta guraso talde batek egindako lanaren emaitza da Familia Gunea. Azterketa bat egin eta adin tarte horretan hutsune bat zegoela jabetuta, hutsune horri irtenbidea ematera dator ekipamendu berri hau.

Zerbitzuan gurasoak parte aktibo izatea sustatu nahi dute, beraiek ere espazioaren kudeaketan parte hartzea. Bide horretan, Luisma Rubio izango dute bidelagun, bera egongo da Familia Gunean, familiekin batera. Rubiok esan zuenez, jolas hezitzaile positiboak susta-tzea, gurasoen zalantzak argitzea, eta batez ere familiak berak protagonista izatea dira espazio honen helburuak, besteak beste. “Gurasoak haurrekin jolastera etorriko dira, beraiek izango dira protagonista”. Prebentzio lana egiteko asmoa ere badute.

Proiektua berria denez, urtarrilera arte izen-ematea doakoa izango da, familiek zerbitzua ezagutu eta esperimentatu dezaten. Urtarriletik aurrera, 30,30eurokoa izango da izen-ematea, eta kopuru hori ordainduta ikasturte osoan erabiltzeko aukera izango dute familiek.

Ondoko ordutegia izango du zerbitzuak: astelehenak eta asteazkenak 10.00etatik 12.30era eta astelehenak, astearteak eta asteazkenak 16.30etik 19.00etara.

Haur bakoitzak egun eta ordutegi bat aukeratu beharko du. Talde bakoitzean 18 familientzako tokia egongo da.

Izen-emate epea urriaren 23tik 31ra arte izango da Gazte Informazioa bulegoan (ordutegia, astelehenetik ostiralera 11.00etatik 14.00etara eta astelehenak eta asteazkenak 17.00etatik 19.00etara). Informazio gehiago nahi duenak 943 449 640 telefonora deituz edo www.gazteria.errenteria.eus webgunean eskuratu dezake.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia