Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Eskolan proiektu berritzaileak abiatzen

bernart etxeparen martxan jarri ditugun bi proiektu saritu ditu berriki nafarroako gobernuak

Testua eta argazkiak Bernart Etxepare Ikastetxe Publikoa - Viernes, 20 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Bi ikasle, Korrikaren azken edizioko lekukoa eskuan dutela.

Bi ikasle, Korrikaren azken edizioko lekukoa eskuan dutela. (BENART ETXEPARE)

Galería Noticia

  • Bi ikasle, Korrikaren azken edizioko lekukoa eskuan dutela.

etxeko berriak

Aurten, gure eskolak Nafar Gobernuaren berrikuntza proiektuen bi sari jaso ditu: gure patioa hobetzeko Patioa Eraldatzen eta gure auzoko bi eskolen arteko harremanak sustatu eta auzoan euskararen erabilera susta-tzeko Auzoa Endredatzen proiektuak.

Bigarren proiektu honen hasiera aurtengo Korrika izan zen, non gure eskolak eta Garcia Galdeanok bat egin zuten Euskararen alde, BatZuk, euskarak auzoa BATZEN du lelopean. Egun hauetan oso momentu politak bizi izan genituen auzoko haurrak batuta, eta nahiz eta bi eskola hauek auzo berean izan, elkar ezagutzen ez genuela ikusi genuen. Bi ikaskuntza komunitate hauek oso ezberdinak dira haien artean, batez ere ikasleen jatorrirari dagokionez, izan ere, D eredukoa den Bernart Etxepareko ikasle gehienak auzoan jaiotakoak dira, aldiz, A eta G eredukoa den Garcia Galdeanoko gehienak beste herrialde batzuetan jaiotakoak dira, etorkin familiatakoak edo portzentai handi batean, ijitoak. Metodologia aldetik ere, elkar truka-tze hau oso aberasgarria izan daiteke, Garcia Galdeano ikas komunitatea eta gure eskola murgiltze eredukoa diren aldetik.

Korrikaren azken edizioa izan zen ‘Auzoa endredatzen’ proiektuaren abiapuntua, ‘Euskarak auzoa batzen du’ lelopean

Hau dela eta, proiektu honen helburua horren errealitate ezberdinak dituzten bi eskola hauek elkar ezagutzea da, auzo mailan euskararen erabilera sustatzea eta bide batez, 2030. Urterako zehaztu diren Garapen Iraunkorrerako Helburuak lan-tzea (ODS)

Helburu hauetatik abiatuta eta Nafarroako Gobernuaren Kurrikulumak zehazten dituen edukiekin bat eginez, ikastetxeetan nahiz auzo mailako ekintza ezberdinak aurrera eraman ditugu:

Irakaslegoari zuzendutakoak honakoak dira: eskola bakoitzean garapenaren hezkuntzari buruzko lan taldeak osatzea, bi eskolen arteko on line material trukaketa eta garapenaren hezkuntzarekin lotutako irakurketa dialogikoak.

Ikasleei zuzendutako euskararen astea eta kulturen astea. Euskararen astean bi eskoletan kantak eta jolasak ikasiko ditugu eta egun batean euskaraz jolasteko elkartuko gara. Eskola bakoitzean ere euskarazko antzerki bana prestatuko da eta beste eskolan antzeztu. Kulturen astean, aldiz, munduko kantak eta jolasak konpartitzeko elkartuko gara. Ikasleek prestatutako munduko argazki erakusketa aurrera eramango da ere.

Eta amaitzeko, helduei zuzendutakoen artean (familiak, irakasleak, eskolako beste langileak, irakasleak, auzokideak…) gai sozial ezberdinen inguruko hitzaldiak, memoria historikoarekin lotutako Cineforuma eta munduko errezeta ezberdinekin merienda, eta irakurketa dialogikoak hiruhilekoan behin Garapen Jasangarrirako Helburuekin lotutako gaien inguruan.

Herramientas de Contenido