Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Iganderako giza-katea antolatu du Gure Esku Dagok

Goizeko 12.00etan hasita, 2.000 lagun inguru elkartu nahi dituzte Ordizia, Lazkao eta Beasain artean

Viernes, 20 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

beasain- Katalunia bizitzen ari den egoerarekin bat egiteko asmoarekin, Gure Esku Dago egitasmoak giza-katea antolatu du iganderako. Kasu honetan, Lazkao, Ordizia eta Beasain artean egingo dute kate jende-tsua eta Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu! lemapean, 2.000 lagun inguru bildu nahi dituzte 3,6 kilometroko ibildean.

Eguerdian hasiko dute ekitaldia, 12.00etan, eta bi zutabetako giza katea osatuko dute: bat, Lazkaotik Beasainera artean eta bestea, berriz, Ordiziatik Beasainera bitartekoa. Hala, Goierri erdian dauden hiru herri handienak elkartuta geldituko dira. Behin giza kateak osatuta, 12.20ak aldera, giza katearen bi er-tzetatik lekuko bana aterako da eta lekukoak eskuz esku joango dira Beasaingo Loinazko San Martin plazaraino, izan ere, bertan egingo dute ekitaldi nagusia 13.00etan. Gure Esku Dago taldeko kideek azaldu dutenez, lekukoa daramaten pertsonek aurrera egiten duten heinean katea desegiten joango da, eta era horretan, parte hartzen duten guztiek elkarrekin lekukoaren atzetik bidea egingo dute eta Beasaingo plazan egingo den ekitaldian elkartuko dira.

Nahiz eta hiru herriak elkartuko dituen giza-kateak, inguruko beste herriek ere parte hartuko dute eta hala banatuko dira: Lazkao- Beasain artean hamahiru herri izango dira (Lazkao, Ataun, Idiazabal, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Mutiloa, Segura, Zerain, Zegama, Urretxu, Zumarraga eta Ormaiztegi);eta Ordizia- Beasain artean hamar herritako bizilagunek parte hartuko dute (Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia, Gaintza, Arama, Altzaga, Legazpi, Olaberria eta Beasain).

Bi helburu nagusi izango ditu igandeko ekintzak: batetik, Kataluniako herritarrei “elkartasuna adieraztea”, eta bigarrenik, “gure etorkizuna gure eskuetan hartzeko unea iritsi dela aldarrikatzea”. Horregatik, etzi egingo den ekitaldian parte hartzeko deia zabaldu die goierritar guztiei. - M.A.

Herramientas de Contenido