Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Usurbilek ke-isurketak geldiarazteko eskatu du

Eusko Jaurlaritzak gai honetan duen erantzukizuna onartu du bilera batean

Aitziber Muga - Viernes, 20 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Usurbilgo industrialde bat, herria atzean duela.

Usurbilgo industrialde bat, herria atzean duela. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

  • Usurbilgo industrialde bat, herria atzean duela.

Usurbil- Aste honetan Usurbilgo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak, Elena Morenok, bilera izan dute Gasteizen, Usurbilen dauden ke-isurketen gainean neurriak hartzeko.

Bileran bertan, Xabier Arregik, Usurbilgo alkateak, ke-isurketek eragindako egoeraren larritasuna helarazi eta “premiazko eta presazko neurriak” har ditzala eskatu zion sailburuordeari: “Usurbildarron kezka geroz eta handiagoa da. Gure eskuetan genuen guztia egin dugu Usurbilen ke-isurketak kontrola-tzeko, baina Udalak eskumen mugatua du gai honetan. Hori dela eta, arazo honetan Eusko Jaurlaritzaren interbentzio zuzena eskatzen dugu”.

Bileran ke-isurketa kontrolik gabekoak landu ziren bereziki, eta bi puntu nabarmendu ziren: batetik, gaur egun teilatuetatik aireratzen diren keak “onartezinak eta legez kanpokoak direla”, eta, bestetik, tximinietatik ateratzen diren keen kontrola ere areagotu beharra dagoela.

Sailburuordeak onartu zuen gai honetan Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna, eta hitz eman zuen neurriak hartuko dituztela ez dadin kerik isuri, behar bezala iragazi gabe. Hitz eman zuen, halaber, laster batean jakinaraziko diotela Usurbilgo Udalari zein neurri hartuko dituzten.

Arazo honen azken kapitulua irailean gertatu zen: herrian usain txarra zebilen. Orduan, Usurbilgo Udalak bi ildo ezberdinetan egin zuen lan. Alde batetik, ke isurketak egitearen ardura daukan enpresarekin hitz egin, eta, beste batetik, Eusko Jaurlaritzari bilera bat eskatu. Azkeneko hau aste honetan izan dute.

Udaletik aditzera eman zutenez, legegintzaldi honetan hainbatetan bildu dira enpresako arduradunekin. Azken bilera irailean izan zen, problematika horri irtenbidea bilatu nahian. Udalaren eskaera jarraituen ostean, enpresak labe berria jarri behar izan zuen 2014ean, eta tarte honetan Udalaren asmoa izan da labe zaharra behin betiko ixtea eta ke-erauzgailu berria jartzea. Baina aurrerapausorik ez zegoela ikusita, enpresari Hirigintza arloko zigor-espedientea irekitzea erabaki zuen Udalak ekainean. Espedientea bere bidea jarraitzen ari da.

Herramientas de Contenido