Euskararen ginkanako izen-emate epea gaur amaituko da

A.R. - 2017(e)ko urriaren 22a, igandea - 13:31etan eguneratua

Zarautz - Euskararen ginkana antolatu dute lehen aldiz Urola Kostan hainbat erakunderen artean (Kutxa Ekogunea, udaletako gaztelekuak eta euskara zerbitzuak, Udal Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak) helburu argi batekin, 15 eta 16 urteko gazteak euskararekin eta euskaraz dibertitzea. Izen-emate epea gaur bertan amaitzen da eta izena eman nahi dutenek www.euskararenginkana.eus helbidera jo beharko dute.