Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Energia-hezkuntzari buruzko sei lantegi, urrian eta azaroan, herritarrak sentsibilizatu eta prestatzeko energiaren erabilera arrazionalean zein kontsumoen eta aurrezteko moduen gainean

Energiarekin lotutako kontuen gainean gero eta gehiago jakitea oso faktore garrantzitsua da energia-pobrezia arintze aldera

Lunes, 23 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 13:09h

Iruñeko Udalak energia-hezkuntzari buruzko lehenengo ziklo bat antolatu du urri eta azarorako, sei lantegiz osatua eta herritarrei oro har zuzendua, xede harturik herritarrak sentsibilizatzea eta prestatzea energiaren erabilera arrazionalaren gainean, eta, baita ere, ahalduntzea lantzea, kontsumoen inguruko erabakiak hartu behar diren uneei begira. Lantegiak hainbat auzotan izango dira, asteartetan, eta sarrera librea da, aurrez izena eman beharrik gabe.

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Armando Cuencak eta Energia Berdeko Zerbitzuko zuzendari Joël Dozzik gaur goizean aurkeztu dute ekimena, ohiko zerbitzu gisa mantendu nahi dena. Hartara, beste saio batzuk ere aurreikusten dira 2018 eta 2019rako, auzo gehiagotara eta lagun gehiagorengana iristeko asmoz;izan ere, energia-hezkuntzak jarraitutasuna behar du benetan bilatzen diren ondorioak eragin ditzan. Iruñeko biztanleek gauza gehiago jakitea energia-kontuen gainean. Hori da energia-aurrezki eta -eraginkortasuneko lantegi hauen xede nagusia, baita energia berriztagarriak zein energia-autonomia sustatzearena ere. Izan ere, ezagutza eta sentsibilizazioa ezinbesteko oinarri dira energia-kontsumo eta aurrezkien gaineko kudeaketa-neurri berriak sartzeko esparru pribatuan, eta bereziki etxebizitzetan.

Iruñeko energia-pobrezia aztertzeko ikerlana martxoan ezagutarazi zen, eta adierazten zuen, hain zuzen, energia-gaiei buruzko ezagutza falta dela energia-prekarietateari lotzen zaizkion faktoreetako bat. Txostenean azaltzen ziren zortzi gomendioetatik bik nabarmendu egiten zuten herritarrei informazioa eta aholkularitza emateko gune eta sistema bat antolatzeko beharra –kontsumo eta aurrezki, fakturen analisi, eta balizko jarduketa eta laguntzei buruz–, eta, batez ere, energia-hezkuntzaren beharra.

Herramientas de Contenido