Eustaten datuen arabera

Industriaren prezioak %0,7 igo ziren irailean EAEn eta urte arteko tasa %3,2 da

EUROPA PRESS - 2017(e)ko urriaren 24a, asteartea - 11:43etan eguneratua

La ACB de Sestao produjo cerca de 600.000 toneladas de acero en bobinas en caliente el pasado 2015.

Bobina de acero. (Foto: g.n.)

Galería Noticia

La ACB de Sestao produjo cerca de 600.000 toneladas de acero en bobinas en caliente el pasado 2015.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria sektorearen prezioak %0,7 gehitu ziren joan den irailean, aurreko hilaren aldean. Datu hori kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa %3,2 da, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Kokeriak eta petrolioa fintzea (%3,7), energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,3) eta erauzketa industriak (%1,5) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak irailean, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak, aldiz, produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,1), elikaduraren industria, edariak eta tabakoa (%0,6) eta industria kimikoa (%0,4) adarretan izan ziren.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, energiaren prezioak %3,4, ekipo ondasunenenak %0,2 eta bitarteko ondasunenak %0,2 gehitu ziren, eta kontsumo ondasunenenak, aldiz, %0,4 murriztu;azken horien barruan, ondasun iraunkorren prezioak %0,1 jaitsi ziren, eta ez iraunkorrenak %0,5.

Bestalde, urte artean, kokeriak eta petrolioa fintzea (%10,8), metalurgia eta metalezko produktuak %5,2 eta energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,8) adarretan igo dira gehien prezioak, eta erauzketa industriak (-%1,9), industria kimikoa (-%0,9) eta produktu farmazeutikoen fabrikazioa (-%0,1) adarretan jaitsi dira gehien.

Odasunen helburu ekonomiaren arabera, energiaren prezioak %7,4 igo dira urte artean, bitarteko ondasunenak %3,4, ekipo ondasunenak %1,9 eta kontsumo ondasunenak %0,4;azken horien artean, %1,2 gehitu dira ondasun iraunkorren prezioak eta %0,2 ez iraunkorrenak.