Glaukoma eta Nuevo Catecismo Católico, Intxaurrondon

Dokan Galeseko doinuak eskainiko dituzte bihar arratsaldean bertako sei musikarik

Martes, 24 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

donostia- Datozen asteotarako prestatutako musika programazioak hainbat talde ekarriko ditu Donostiako Intxaurrondoko kultur etxera Donostikluba zirkuituaren bidez. Horien artean, The Wedding Present eta Luma (azaroak 1), eta Glaukoma eta Nizuri Tazuneri (azaroak 4) taldeak daude.

Gainera, azaroaren 18an beste gau berezi bat izango da Intxaurrondon, Nuevo Catecismo Católico, Señor No eta Lie Detectors taldeak igoko baitira kultur etxeko taula gainera.

Bestalde, bihar bertan Donostiako Doka kafe antzokiak 19.30etik aurrera Galeseko musikaren kon-tzertua eskainiko du. Bertako sei musikari bilduko ditu eta haien doinu eta musika tresnen bidez Galeseko kulturaren berri emango dute. Emanaldia doan izango da. - N.G.