Hormek diotena islatuko du Haatik dantza konpainiak Tolosan

Aiert Beobidek zuzentzen duen taldeak ikuskizun berrian elkarbizitza, elkartasuna eta aniztasuna landuko ditu

Martes, 24 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

donostia- Hormek Diote on Stage koreografia aurkeztuko du Haatik Dantza Konpainiak datorren ostiralean, urriak 27, 20.30ean, Tolosan (Leidor Antzokian), XIII. Dantza Zirkuituaren programazioaren baitan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatutako ekimen horrek 68 emanaldi eskainiko ditu urtarriletik abendura, Euskadiko 23 agertokitan.

“Hormek ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk;ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute... Haiek bizitakoa eta ikusitakoan pentsatzen jarriko bagina? Edo egun batez hitz egiteko gai balira?” Hitz horiekin deskribatzen du Haatik konpainiak bere ikuskizuna, gizartearen izaerari buruzko hausnarketara eramango gaituena, haien iritziz. Elkarbizitza, elkartasuna, nortasuna eta aniztasuna lantzen dituzte dantzaren bidez.

Oso gaztetatik euskal dantzaren bitartez lengoaia eta forma berriak bilatzen eskarmentu handiko dan-tzaria den Aiert Beobideren zuzendaritzapean ari da lanean Haatik. Konpainiak egindako ikuskizunetan sorkuntza propioak eta, atzerritar koreografoen lanen bidez, formatu eta proposamen artistiko ezberdinak landu ditu.

Euskara, euskal kultura eta euskal dantzak konpainiaren nortasunaren oinarri hartzen ditu eta, estilo ugari lantzen dituen arren, beti bide berri hauek eta bere sustraien arteko zubia bilatzen saia-tzen da. - N.G.