Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

estatu mailako lehiaketan

EHUko Letraz taldeak hiru sari lortu ditu diseinu grafikoaren Anuaria 2017 lehiaketan

EP - 2017(e)ko urriaren 24a, asteartea - 10:55etan eguneratua

Varios estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco.

UPV/EHU. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Letraz Diseinu Grafikoko eta  Tipografiako Ikerketa Taldearen bi lanek hiru sari lortu dituzte  diseinu grafikoaren Anuaria 2017 estatu mailako lehiaketan.

BILBO.  Zehazki,  "Diseño de cubiertas de libros" lanak diseinu editorial onenaren  Urrezko Anuaria Saria eta azal onenaren Anuaria Saria irabazi ditu,  eta "Primer Congreso de Diseño Gráfico. Marcas gráficas de identidad  corporativa" akta liburuari argitalpen baten diseinurik onenaren  kategoriako Anuaria saria eman diote.

EHUk jakinarazi duenez, "Diseño de cubiertas de libros" liburua  Síntesis argitaletxeak atera du, eta argitalpen diseinuaren  nazioarteko panorama profesionaletik hautatutako 650 liburu azal  baino gehiago jasotzen ditu. Azalok horietan aipatzen diren  aztertutako 75 figura erretorikoen arabera multzokatuta aurkezten  dira.

Bestalde, "Primer Congreso de Diseño Gráfico. Marcas gráficas de  identidad corporativa" akta liburua EHUko Argitalpen Zerbitzuak  kaleratu du, eta 2016an EHUren Uda Ikastaroen barruan Donostian  egindako biltzarrean aurkeztu ziren ahozko komunikazioak biltzen  ditu. Komunikazio horiek, zientzia batzorde batek hautatu ondoren,  marka grafikoen esparruarekin lotutako askotariko espazio  tematikoetan banatu dira: marka grafikoaren sintaxia; marka grafikoei  buruzko kasuen azterketa; ikonografia, marka grafikoak eta ideologia.  Nabarmentzekoa da errealitate areagotuaren teknologia erabiltzea  proposatzen dela argitalpenen diseinu tradizionalean beste aukera  batzuk zabaltzeko.

LETRAZ

Letraz Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeko kideak  dira Eduardo Herrera Fernandez eta Leire Fernandez Iñurritegi  irakasleak eta Maria Perez Mena doktorego ondoko ikertzailea, guztiak  EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Sailekoak. Ikertaldeak  Arte Ederren Fakultatean lan egiten du, gizakiek hautematen duten  munduan ezagutza sortzeko eta erabat komunikatiboak izango diren  adierazpideak lortzeko asmoz.

Horrela, gure inguruneko kultura  bisuala berritu nahi dute, ingurune horrek lanaren, irakaskuntzaren  edo gizartearen aldetik egiten duen eskariaren arabera.

Irakasle eta ikertzaile gisa egiten duten lanaren helburua da,  besteak beste, diseinu grafikoaren dimentsio sozial eta kulturala eta  diseinu grafikoak aukera artistikoekin duen lotura defendatzea,  soilik teknologikoak edota komertzialak diren interesen kontra.

Anuaria sariak 1994tik ematen dira, diseinu elkarte eta zentro  profesional gehienen babesarekin. Espainian onarpen handiena duten  diseinu grafikoko sariak dira, baita sektorearen babes handiena  dutenak ere (ez ditu administrazioak finantzatzen). Hori dela eta,  oihartzun handiena duten sariak dira, eta erreferentea dira lanbide  horren kalitateari dagokionez. Sariak azaroaren 9an banatuko dira,  Bartzelonan.

Herramientas de Contenido