Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Natura Astea ospatzen ari dira Zarautzen

Hiru hitzaldi izango dira astean zehar eta asteburuan erakusketak antolatu dira merkatu plazan

Martes, 24 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Zarautz- Atzo hasi zen XXXVIII. Natura Astea Zarautzen eta igandera arte naturaren munduan murgiltzeko aukera izango da Arkamurka Natur Elkartearen eskutik.

Hala, astean zehar hiru hitzaldi izango dira eta erakusketak ikusteko aukera ere izango da. Gaur, Arturo Apraizek Lurra: sasoian dagoen planeta hitzaldia emango du, eta bihar Vicente Iribarrek Kolore, zapore eta usain bereziko iturrien jatorria eta erabilpena eskainiko du. Amaitzeko, Beñat Intxauspek berotze globalaz hitz egingo du. Hitzaldi guztiak 20.15ean izango dira Arkamurkaren egoi-tzan.

Bestalde, larunbatean perretxikoak sailkatuko dira berdura plazan eta igandean Arkamurkako 25. urteurrenerako egin zen erakusketa jarriko da. Beheko solairuan perretxiko erakusketa egongo da eta lehen solairuan Zarauzko ingurune naturala ezagutu ahal izango da. - A.R.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia