Euskal musikaren “istorioa”, Ez Dok Hiruren eskutik

patxo telleriak eta mikel martinezek ‘euskal musikaren benetako istorioa’ ekarriko dute gaur gayarrera

Testua Miren Mindegia. Argazkia Utzitakoa - Jueves, 26 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

‘Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa” antzezlana oholtzaratuko duen boskotea.

‘Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa” antzezlana oholtzaratuko duen boskotea. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

‘Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa” antzezlana oholtzaratuko duen boskotea.

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek, Euskal Herriko kantutegian murgilduko den antzezlan musikatua taularatuko dute gaur Gayarre an-tzokian, arratsaldeko 20.00etan. Bikotea artistikoaren berezkoa estiloarekin, Ez dok Hiru! Euskal musikaren benetako istorioa-n hiru musikariz lagunduta agertuko dira -Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga eta Iván Allue-, neolitikotik bertatik hasi eta XX. menderaino ailegatuko den bidaia proposatuz. “Historian zehar egiten dugu bidaia baina, normala denez, XX. mendean gelditzen gara, Ez Dok Amairu mugimendua hasi zenetik aurrera, batez ere. Historiaren pasarte gehienak, ezagunak ez direnak, asmatu egin ditugu”, adierazten du umore-tsu Telleriak, zeinak antzezlana ida-tzi duen. Obraren zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da.

Martinezek eta Telleriak urteak daramatzate Ez dok hiru proiektuaren baitan bikote artistiko bezala, euren obrak sortu, ekoiztu eta an-tzezten. Larru haizetara, Euskarazetamol, Lingua Nabajorum... Euskal Herriko oholtza anitzetatik igarotako eskarmentu handiko bikote honek berezko estiloa landu du egindako lan guztietan, umorean eta hitz jostaketan oinarritzen dena. Telleriak berak azpimarratu bezala, Ez dok hiru zigilua ez da faltako Euskal musikaren benetako istorioa-n ere: “Ikusi gaituenak badaki nondik doan gure umorea. Baina horretaz gain, obra honen xehetasun esanguratsuena musikoekin batera lan egiten dugula da, hau da, taula gainean bost aktore gaudela”.

Izan ere, hiru musikariak taula gainetik ariko dira euren jardunean eta baita aktore lanetan ere, pisu nagusia Telleriak eta Martinezek eramanen duten arren. “Musikariak integratuta daude obran, presente daude denbora guztian eta akzioaren parte dira, euren ardura gehiena jotzea den arren”. Denetara, 200 abesti inguru aipatzen dira antzezlanean, nahiz eta, obraren idazleak argitu bezala, ez den “musika errezital” bat izango. “Ez dugu kanta oso bakar bat ere jo-tzen, zatitxoak abesten ditugu, beste batzuk aipatu... Eszena asko, kantu ezagunen hitzak erabiliz osatutako dialogoekin egin ditugu, adibidez”.

Musikariak aktore lanetan arituko diren modu bertsuan, aktoreak ere musikari azalean jarriko dira tarteka. “Mikelek bere doaien artean, printzipioz, ez dauka musikarena”, azaltzen du, barrez, Telleriak. “Nik gitarra eta pianoa jotzen dut, nivel usuariohori bai, baina Mikelen kasuan... Bere ezgaitasun horri zukua atera diogu. Asterix eta Obelixen agertzen den bardoaren moduko pertsonaia bat sortu dugu beretzat, halako musikari jasanezinarena. Berak panderojolea izan nahi du, hasi eta bukatu arte panderoarekin obsesionatuta dago”.

Iruñean, bigarrenez Tartean an-tzerki konpainiaren baitan biltzen den Ez dok hiruren antzezlana joan zen martxoan estreinatu zen Bilbon, eta ordutik Euskal Herriko eszenatoki andanatan eskaini da: Durango, Gasteiz, Tolosa, Donostia... “Harrera oso oso beroa eman digute hasi ginenetik”, azpimarratzen du Telleriak. Hasi ginenean ikuskizuna eskaini genuen eta ordutik hona emanaldi pilo bat atera zaizkigu, eta gehiago lotzen ari gara. Horrek esan nahi du ahoz-ahokoa badabilela, ez bakarrik publikoaren artean baizik eta programatzaileen artean ere”.

Harrera horren atzean, Ez Dok Hiruren ibilbideak eta estiloak duen onarpenaz aparte, musikaren osagaia ere badagoela adierazten du aktoreak: “Umorea buruarekin prozesatzen dugu. Baina musika erraiekin, bihotzarekin barneratzen dugu. Beste elementu oso potente bat da, batez ere zuzeneko musika egiten denean”.

Gaurkoa, Iruñean eskainiko duten bigarren emanaldia izanen da. Izan ere, Korrikaren programazioaren baitan eskaini zen duela hilabete batzuk, martxoan. “Estreinatu eta hurrengo egunean Iruñean egon ginen, Korrikaren eskutik. Atera berria zenez, jendeak ez zuen erreferentzia handirik eta ez zen publiko asko hurbildu”, argitzen du. “Jendea eta programatzaileak ere harritu egin ziren ez zutelako ikuskizun hori espero, eta Iruñera bueltatzeko erabakia hartu genuen orduan”.