75 proposamen aurkeztu dira Euskararen eguneko ideia lehiaketara

2017(e)ko urriaren 26a, osteguna - 12:42etan eguneratua

AZKOITIA – Epea amaituta, 75 proposamen aurkeztu dira Euskararen egunerako ideiak jasotzeko herrian egin den lehiaketara. Lehen saria (200 euroko erosketa bonoa) Urko Sudupek eta Haritz Alberdik irabazi dute, Azkoittik euskaraz bizi nahi du proposamenarengatik. Bigarrena (100 euroko bonoa) Laura Larra- ñagak irabazi du eta hirugarrena (50 euroko bonoa), Alba Zabalak, Aroa Zamorak eta Eider Caballerok. – J.L.